Atzealdea

Etorkizuna Eraikiz Uda Ikastaroen testuinguruan aztergai

#
Partaidetza

Etorkizuna Eraikiz Uda Ikastaroen testuinguruan aztergai

Nazioarteko adituek gobernantza ireki eta lankidetzazkoari buruz jardungo dute irailak 4 eta 5 bitartean

Gipuzkoako Foru Aldundiak nazioarteko erreferenteekin kontrastatuko du Etorkizuna Eraikiz programa, gobernantza eredu berri baten eskutik biharko Gipuzkoa diseinatzea xede duen egitasmoa.

EHUko Uda Ikastaroen testuinguruan egingo da kontraste ariketa hau, zehazki datorren asteko astelehen eta asteartean egingo den Gobernantza irekia eta lankidetzazkoa: Etorkizuna Eraikiz kasua kurtsoan. Bertan Australia, Estatu Batuak, Kolonbia, Paris edota Txileko Santiagoko esperientziak mahai gaineratuko dira, eta gero kasu hauek Etorkizuna Eraikiz programarekin alderatuko.

Lehen egunean, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, irekiko du jardunaldia eta, ondoren, John Donahue Harvard-eko irakasleak eta Manuel Arenillak INAPeko zuzendaria gobernantzaren anatomia eta egoeran sakonduko dute. Hiru izango dira lehen jardunaldia honetan mahaigaineratuko diren kasuak: Kolonbiako Antiokia hiria, Laura Gallego Medellineko Analisi Politikoaren Zentroko zuzendariaren eskutik; Txileko Santiago, Ariel Ramirez INAPeko Gobernu eta Kudeaketa Publikoaren Eskolako zuzendariarekin; eta Mexikoko Nuevo Leon erregioa, Lorena Pulido Nuevo Leon eta Monterreyko TEC barrutiko Planifikazio Estrategikoaren Kontseiluko ordezkaria.

Bigarren egunean, berriz, Etorkizuna Eraikiz izango da ardatza, Diputatu Nagusiaren Kabinete burua den Xabier Barandiaranek xehatuko baitu Gipuzkoako etorkizuna eraikitzea helburu duen programa hau. Jardunaldi berean hartuko du parte, baita ere, Matt Ryan-ek, Australia Hegoaldeko Lehen Ministroaren Bulegoko kabinete buru ohia, eta gobernuetatik egindako demokrazia erreformak izango ditu hizpide. Julien Defait berrikuntzan adituaren eskutik, berriz, Parisko kasua aztertuko da. Gainera, egun berean hartuko du parte baita ere David Van Slyke Siracusako Unibertsitateko Herritartasun eta Gai Publikoen Maxwell Eskolako dekanoak, eta harreman publiko-pribatuaren inguruan arituko da.


Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu