Edukira joan
EU
Buscar
Atzealdea

Etxean Bizi

Etxean Bizi

Zahartzea

Mendekotasuna duten pertsonek beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten

Elgoibarren egin dute lehendabizikoz programa pilotu hau, eta Errenterian eta Pasaian ere garatzen hasiak dira, udal gizarte zerbitzuen, Osasun Sailaren eta hirugarren sektoreko eragileen laguntzarekin.

Etxean Bizi programa pilotua aurkeztu da, mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonei zuzendua, beren etxeetan bizitzen jarrai dezaten. Horretarako, osasun eta gizarte arloko arreta integratua bermatzen da, erabiltzaileen nahiz haiek zaintzeaz arduratzen direnen behar eta lehentasunen araberakoa. Etorkizuna Eraikiz foru ekimenaren barruan dagoela, Etxean Bizi programaren helburu nagusia da hobetzea mendekotasun egoeran dauden eta beren ingurune familiar eta komunitarioan bizi diren adineko pertsonen bizi kalitatea. Etxean biziren xedea da laguntza behar dugunean ere etxean bizitzen jarraitu ahal izatea. Izan ere, ez dugu ahantzi behar Gipuzkoako adineko pertsonen % 80 baino gehiagok jarraitu nahi dutela beren etxeetan bizitzen, baita laguntza behar badute ere. Horretarako sortu dugu programa hau, birformulatu egiten duena arreta eredu gipuzkoarra, laguntza eta arreta ematen diena ahulezia eta/edo mendekotasun egoeran dauden eta aukera hau baliatu nahi duten pertsonei.

Etxean bizi Matia Fundazioaren laguntza teknikoarekin gauzatzen ari da. Horretarako, ikerketa-ekintza bat diseinatu da, eredu desberdinen eraginkortasunari buruzko informazioarekin, erabiltzaileei eta haien zaintzaileei egokitutako zerbitzuen hornidurari dagokionez, bizi kalitatearen hobekuntzari dagokionez, eta baita beste hainbat aldagai soziosanitariori dagokionez ere. Esperientzia hau Elgoibarren abiarazi da, eta lehenengo urratsak ematen ari da Pasaian eta Errenterian.

80 urtetik gorakoak: % 49 gehiago 2031n.

Gaur egun, 80 urtetik gorakoak 50.000 baino gehiago dira Gipuzkoan (EUSTAT), 2000. urtean zirenen bikoitza.  Eta 2026an 58.000 izango dira; hau da, gaur baino 8.000 gehiago. Eta 2031n 68.000 izango dira; hau da, gaur baino % 36 gehiago. Horietatik guztietatik, 25.800 mendekotasuna duten adinekoak izango lirateke, gaur egun baino %49 gehiago, bizi itxaropena handitzen ari baita. Horren harira, eta Eustatek emandako datuen arabera, azpimarratu du, gaur egun, gipuzkoarren batez besteko adina 44,69 urtekoa den bitartean, 2031rako batez besteko adina 47,19 urtekoa izango dela. Halaber, Olanok zehaztu du gaur egun, Gipuzkoako 88 udalerrietatik 38tan, biztanleriaren % 20 baino gehiago 65 urtetik gorakoa dela. Zerrenda horretan herri txikiak daude, baina baita herrigune handiagoak ere, hala nola Donostia (% 23,22), Irun (% 24,65), Eibar (% 21,02) edo Errenteria (% 23,15). Errenterian emango dira, hain zuzen, Etxean Bizi modu esperimentalean ezartzen hasteko lehenengo urratsak.
 
Zahartzea Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Adinberrik lurzatia desatxikitzea lortu du

Estatuko Portuak erakundeak Hospitalillo inguruko lurrak desatxiki ditu, zahartzearen arretarako zentro berria bertan eraikitzeko

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Suediak eta Gipuzkoak berrikuntza etorkizunerako bermea denaren ikuspegia partekatzen dugu

La directora de la agencia sueca de innovación Vinnova, Charlotte Brogren, destaca las similitudes entre los modelos de innovación sueco y guipuzcoano

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz proiektuak: Zertan gabiltza II

Son muchos los retos y proyectos ya definidos dentro de Etorkizuna Eraikiz.

Jakin gehiago

Landetako alzheimer hiria, proiektu berritzaile bat Akizen

Adinberri kongresuaren markoan, M. Francis LACOSTEren hitzaldia, Elkartasuneko zuzendaria Landetako Eskualde Kontseiluan.

Jakin gehiago

Solasean +55

Dagokien jarduera esparruetan erreferente diren senior pertsonekin solasa, beren ikuspegia, erronkak eta aukerak azaltzeko.

Jakin gehiago

Zahartze aktiborako euskal estrategia

Adinberri kongresuaren markoan, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzaldia

Jakin gehiago

Zahartzea, ikerkuntza biomedikoaren elementu gisa

Adineko pertsonei buruz hitz egiten dugunean hizpide ditugulako bizi estilo osasungarriak, heziketa eta trebakuntza, domotika eta arkitektura, enpresa eta berrikuntza, politika publikoak, zainketak eta arreta, eta, nola ez, balioak eta boluntariotza. Zahartzaroari begirada global bat. Joera nagusiak aukera eremuetan. Adinberri kongresuaren markoan, Julio Agirrezabalaga, Biodonostia Institutuko zuzendariaren hitzaldia.

Jakin gehiago

Zahartze osasungarria eta epe luzerako arreta sistema integratu baten beharra

Adinberri kongresuaren markoan, Kai Leichsenring European Centre for Social Welfare Policy and Researcheko zuzendari exekutiboaren hitzaldia.