Atzealdea

Europako iparraldeko herrialdeei begira

 

Europako iparraldeko herrialdeei begira

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Tryggvi Hallgrimssonen hitzaldia Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna kongresuan

Islandiako Lehen Ministroaren Departamentuaren ardurapean dagoen Berdintasuneko Zuzendaritzan lanean hasi baino lehen, ikerketa metodo eta soziologia irakaslea izan zen Tryggvi Hallgrímsson, hain zuzen ere Akureyriko unibertsitatean. Aholkulari aditu eta soziologo gisa, erakunde pribatu eta publikoetako lan inguruneak hartu ditu oinarritzat bere ikerketak eta aholkularitza garatzeko. Genero joera nagusiarekin eta enpresetako genero berdintasun planekin lan eginez, Islandiako Genero Berdintasuneko Legean proposatutako helburuen aplikazioen jarraipena egin du batez ere, horien artean, enplegatzaileek jazarpenari aurre egiteko neurriak ezartzen dituztela eta gizonek zein emakumeek lan eta familia betebeharrak bateratzen dituztela. Antolakuntza Ikasketetan masterra dauka (MA) Hallgrimssonek, hain zuzen ere Norvegiako Tromsøko unibertsitatean.

Islandian, genero berdintasunaren historian, feminista indartsuak izan dira nagusi, prozesua bultzatu dute, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eragina duten gai ezberdinetan arreta jarriz. Horri esker, Islandiak ia hamarkada bat darama Munduko Ekonomia Foroaren genero arrakala zerrendako goiko postuetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi Islandian erabateko genero berdintasuna lortu denik. Aitzitik, jarrera zorrotzagoarekin, borondatezko legeria erreforma progresiboaren ondorioetan jarri du arreta, hain zuzen ere emakumeek gizartean duten lekuan eragin positiboak sortu ahal izateko aukerez baliatzeko. Genero Berdintasunerako Zuzendaritza, Lehen Ministroaren Departamentuaren ardurapean dago, eta enpresekin eta erakundeekin lan egiten du, legerian berdintasun aktiboa ezarriz abian jarritako helburuak are gehiago garatzeko. Lortutako esperientziei esker eta generoaren arabera bereizitako gizarteko oztopoei aurre eginez, etengabe ikasten ari gara zer egin behar den emaitza esanguratsuak lortzeko. Islandian genero berdintasunak duen egoeraren inguruko eztabaidan, Tryggvi Hallgrimssonek, arestian aipatutako zuzendaritzan lan egiten duen soziologoak, genero berdintasunaren inguruan Islandian egindako azken eztabaida publikoen esperientzien berri emango digu, genero berdintasunaren eragin positiboak azalduko dizkigu eta Islandiako emakumeen eta gizonen bizi kalitatearen hobekuntza elkarren artean lotuta daudela erakusten duten adibideak emango dizkigu.