Atzealdea

Euskadi, bostgarren Genero Berdintasun Indizearen Europako sailkapenean

 

Euskadi, bostgarren Genero Berdintasun Indizearen Europako sailkapenean

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Eskandinaviar herrialdeen atzetik baina EBeko beste 24 lurralderen aurretik, Euskadi Osasun, Enplegu eta Diru aldagaietan nabarmentzen da

Gipuzkoako Foru Aldundiak GipuzkoaLab esperientzien laborategia jarri du martxan Gipuzkoako etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Berdintasun eta Kontziliazioaren iniziatibaren bitartez, aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturala sustatzeaz gain, bi esparru hauetan Gipuzkoa Europako erreferentzia bilakatu nahi du Aldundiak.

$azpititulua.getData()

Europako batezbestekoaren aurretik, Euskadi bostgarren postuan kokatzen da Genero Berdintasun Indizean 58,5 punturekin. Hala ere, denbora dimentsioaren ikuspegitik desberdintasun handiena ematen da, 100 puntutik 39,2 bakarrik lortuz. Hau abiapuntutzat hartuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu estrategiko batzuk diseinatu eta mantxan ipini ditu datozen hamar urteetako erronkei aurre egiteko. Proiektu hauetan, Gipuzkoako gizarte, erakunde, Akademia eta entitateen partaidetzak erabateko garrantzia hartu du. Proiektu hauek duten helburua ekonomia, gizarte eta kultura ikuspegi batetatik Gipuzkoaren modernizazioa lortzea da, hain zuzen ere.

Horretarako, gobernantza eredu ireki eta lankidetzazkoa ezarri da. Honela, GipuzkoaLab esperientzia laborategia jarri da martxan, esperientzia pilotu desberdinen bitartez etorkizuneko politika publikoen diseinuan laguntzeko asmoarekin. Proiektu hauen internazionalizazio, ikerketa eta sozializazioan lan eginez, Gipuzkoako 2016ko Plan Estrategikoaren elaborazioan ekarpena izango du. GipuzkoaLab markoaren barnean kokatzen den Kontzikiazio eta Berdintasun proiektuak hamar proiektu piloturekin ari da lan esparruan berdintasuna eta kontziliazioa sustatuz, Gipuzkoa arlo honetan Europako erreferente bihurtu dadin.