Atzealdea

Gipuzkoa elektromugikortasunean nazioarteko erreferente izan dadin ari gara lanean

 

Gipuzkoa elektromugikortasunean nazioarteko erreferente izan dadin ari gara lanean

Mugikortasuna

Enpresa aitzindariak, fabrikatzaileak, industria laguntzaileak, hornitzaileak, klusterrak, unibertsitateak, ikerketa zentroak, elkarteak eta erakunde publikoak hartu dute parte

Go Mobility azokak ateak ireki dizkie 1.500 profesionalei eta mugikortasun jasangarriaren eta energia biltegiratzearen alorreko enpresa eta eragileak bildu ditu

70 erakusketari dira azokan parte hartu dutenak, horien artean, besteak beste, enpresa aitzindariak, fabrikatzaileak, industria laguntzaileak, hornitzaileak, klusterrak, unibertsitateak, ikerketa zentroak, elkarteak eta erakunde publikoak.  Bi egunez, 1.500 profesionalek erakusketarien proposamenak ezagutzeko aukera dute, agenda paraleloan garatuko diren jarduerak ikusteaz gain.

Etortzekoak diren bisitarien artean, gehienak Gipuzkoakoak eta Euskadikoak dira, baina estatuan ere oihartzuna izan du deialdiak, ia autonomi erkidego guztietatik jaso baitira izen emateak. Atzerriko bisitariei dagokienez, gehienak Frantziatik etorri dira, baina baita Alemania, Txile, India, Israel, Italia, Portugal eta Erresuma Batutik ere.

Hainbat ekintza agenda paralelo batean

Jardunbide egokiak, proposamenak eta arrakasta duten kasuak ezagutzeko asmoz, Go Mobility azokak hainbat ekimen eta ekintza eskaintzen ditu azokako programaren osagarri. Alde batetik, lehen mailako hitzaldiak emango dituzte zenbait adituk, mugikortasun elektrikoak bere gain dakartzan aukera eta erronken inguruan hausnartuz. Beste alde batetik, bederatzi hiritako ordezkariek mugikortasun jasangarriari buruzko beren kasuak eta erronkak azalduko dituzte, gai horri buruzko jardunbide eta proiektu onenak ezagutarazteko. Ikusteaz gain, esperimentatzeko aukera ere egon dadin, Ficobako kanpoko eremuan ibilgailu elektrikoak probatzeko gune bat egokitu da, jendeari ibilgailu horiek ikusteko eta gidatzeko aukera emanez. Era berean, esparru bat gorde bat mugikortasun jasangarriko Europako proiektuak poster formatuan jartzeko, eta, beste batean, parte hartzen duten enpresek hitzaldi teknikoak eta produktuen erakustaldiak egingo dituzte sektoreko azken aurrerapenen berri emateko.

Azkenik, azaroaren 28an, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika klusterrak Garraio Adimendunen Sistemen Euskadiko IX. biltzarra egingo du, mugikortasuna optimizatzera zuzendutako garraio sistema adimendunak ardatz hartuta. Biltzar honetan Euskadin mugikortasunaren eta garraioen teknologien esparruan lanean ari diren enpresa eta eragileek parte hartuko dute, eta sektoreko azken aurrerapenen berri emango da proiektu berritzaileenak aurkeztuta.