Atzealdea

Gipuzkoa IndustrySec 2018 Zibersegurtasun Industrialaren Kongresua

 

Gipuzkoa IndustrySec 2018 Zibersegurtasun Industrialaren Kongresua

Zibersegurtasuna

John Lions ziber-krimenerako Erresuma Batuko gobernuko aholkulari ohiak irekiko du zibersegurtasun alorreko joera, berrikuntza eta erronkak mintzagai izango dituen kongresua

Etorkizuna Eraikizen Gipuzkoa IndustrySec 2018 kongresu berri honek enpresek zibersegurtasun industrialaren inguruan dituzten azken erronkak aztertuko ditu Donostiako Kursaal Jauregian maiatzaren 10ean eta 11n.

$azpititulua.getData()

ICSPA Cyber Security Protection Alliance-ko fundatzailea eta lehendakaria den John Lions zibersegurtasuneko adituak emango du inaugurazio hitzaldia. Lionsek ibilbide luzea eta oparoa du zibersegurtasunaren alorrean eta Erresuma Batuko gobernuaren aholkulari ohia da. Cyber Highway egitasmoko burua ere bada, zeinak laguntzen dien tamaina guztietako enpresa eta erakundeei zibersegurtasun maila egokia lortzen. Besteak beste, Erresuma Batuko ziber-krimenari aurre egiteko estrategiaren arduraduna izana da eta zenbait multinazionalei ere aholku eman die gai honetan. Orobat, britainiar enpresei lagundu die segurtasun protokoloak garatzen eta hobetzen, balizko erasoen aurrean babestu ahal izateko.

Kongresuak besteak beste honako gaiak jorratuko ditu:

  • Enpresa industrialen babesean izan diren kasu berritzaileak
  • Ziber-erasoak jasoz gero jarduerak zehazteko protokoloak ezarri dituzten enpresen adibideak
  • Zibersegurtasun industrialean izan diren nazioarteko azken joerak
  • Zibersegurtasunean adituak diren enpresa gipuzkoarrak
  • Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren zerbitzuak

Kongresuaren izen-ematea otsailaren 15etik aurrera egin ahalko da webgune honetan.