Atzealdea

Gipuzkoaren etorkizuna gure desio guztien batura da

 

Gipuzkoaren etorkizuna gure desio guztien batura da

Partaidetza

Desio baten atzean helburu bat dago, eta atzean, errealitate berri bat. Eskatu desio bat eta zator hura partekatzera Donostiako Gipuzkoa Plazara.

Etorkizunak jakin-mina eragiten digu eta, aldi berean, baita kezka ere. Baina kontua ez da etorkizunaren zain gelditzea edo nolakoa izango den imajinatzea, hari aurrea hartzea baizik. Etorkizunaren aurrean, aukerarik onena da hura eraikitzea. Eta horixe da hemen Gipuzkoan egiten ari garena, Etorkizuna Eraikiz-ekin. Baina nola?

Etorkizuna Eraikiz etorkizuneko erronka handiei ekin eta erantzuteko modu bat da. Baina ez edozein eratan. Denon artean egingo baitugu, bat eginda. Parte-hartzean oinarrIituta, eraiki nahi dugun etorkizuna bezain berritzaileak diren lan egiteko moduak erabiliz. Era horretan bakarrik lortuko dugu Gipuzkoa izatea Europan desberdintasun gutxien duen lurraldeetako bat.

Gaur egun, jada erantzuna jasotzen ari dira lehen desio izan ziren zenbait erronka: kontziliazioa, modu osasuntsuan zahartzea, langileek enpresetan parte hartzea, gazteek euskara erabiltzea, mugikortasun jasangarria, zibersegurtasuna edo etorkizuneko gastronomia, besteak beste.

Eskatu desio bat eta pentsatu desiratzen duzunean mundua aldatzen hasten zarela. Desio baten atzean helburu bat dagoelako. Eta helburu baten atzean, errealitate berri bat. Beraz, pentsatu zer desio dituzun etorkizunerako. Zer nahi duzu zuretzat? Eta inguruan dituzunentzat? Desioak etorkizunez beteta daude. Eta desio horiek guztiak batuta eraikiko dugu Gipuzkoaren etorkizuna.