Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Gipuzkoaren etorkizuneko desafioei elkarlanean aurre egiteko 28 proiektu berri babestuko ditu Aldundiak

 

Gipuzkoaren etorkizuneko desafioei elkarlanean aurre egiteko 28 proiektu berri babestuko ditu Aldundiak

Gizarte eta ekonomia alorreko hainbat eragilek eta eskualdeetako garapen agentziek bultzatutako 28 proiektu berritzailek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute

2016an Etorkizuna Eraikiz programako dirulaguntza deialdia abiarazi zenetik, lau ediziotan dagoeneko 86 proiektu berritzaile gauzatu dira, lurraldeko ehunka gizarte eta ekonomia eragileren partaidetzarekin

$azpititulua.getData()

Gizarte eta ekonomia alorreko hainbat eragilek eta eskualdeetako garapen agentziek bultzatutako 28 proiektu berritzailek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasoko dute, Etorkizuna Eraikiz programaren dirulaguntza deialdiaren bitartez, lurraldearen etorkizuneko desafioei elkarlanean aurre egiteko helburuarekin. Aurtengo deialdira 84 proposamen aurkeztu dituzte eta, horien guztien artean, aukeratutako egitasmoak martxan jarri eta garatzera 700.000 euro bideratuko dira, Aldundiko Gobernu Kontseiluaren ondoren Imanol Lasa foru bozeramaileak gaur jakitera eman duenez.

Kudeaketa Estrategiako zuzendari Sebas Zurutuzarekin batera eskainitako agerraldian Lasak adierazi duenez, batetik, deialdi honen helburu nagusia izan da “Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna” emango dioten ekimenak bultzatzea; “herritarren partaidetza, belaunaldi arteko bizikidetza, gazteek lan-munduan bizi duten errealitatea eta euskararen egoera”, kasu. Hor kokatzen dira diruz lagundutako proiektuetatik 18. “Aipamen berezia merezi dute migrazioaren desafioari ikuspegi komunitario batetik erantzun nahi dioten egitasmoek, inklusioa eta gizarte kohesioa bultzatzen duten dinamika berritzaileak sortuz”, gaineratu du. Bestetik, osatu duenez, garapen agentziek bultzatutako hamar proiektuk ere jasoko dute laguntza, zeinak helburu duten eskualdeetan “garapen kolaboratiborako egiturak eraikitzea”.

“Bakoitzak bere eremutik”, egitasmo horien guztien “izaera berritzailean” jarri du arreta foru bozeramaileak. Bere esanean, “eragile sozio-ekonomiko, gizarte antolatu eta erakundeen arteko gobernantza kolaboratiboaren bitartez”, lurraldearen etorkizuneko lehentasunak lantzeko aukera eskaintzen dute. Guztira, deialdiaren ebazpenarekin, 2016an Etorkizuna Eraikiz programaren lehen deialdia argitaratu zenetik, dagoeneko 86 egitasmo gauzatu dira, ehunka eragile, entitate eta erakunderen partaidetzarekin. Lasak goraipatu duenez,  proiektuok “dagoeneko Gipuzkoako gizartea eta ekonomia eraldatzen” ari dira, “elkarlana, partaidetza eta berrikuntza” oinarri hartuta.

Horrela, Sebas Zurutuzak xehetu duenez, 2019ko deialdiaren bitartez honako esparru hauek jorratuko dira: kudeaketa publikoaren gobernantza kooperatiboko eta berrikuntza sozialeko eredu berriak; lurraldeko komunitate garapeneko proiektuak eta inguru naturala eta landa ingurua ezagutzeko eta balioesteko helburua dutenak; eskolaumeen partaidetza sustatzea eta, oro har, gazteena, etorkizuneko hausnarketa eta eraikuntza kolektiboan; belaunaldien arteko lotura sustatzea ezagutza eta komunitate garapena eskualdatzeko, balioaren zahartzea eta adinaren zahartzea antolakuntzetan; euskararen sustapena bizitzaren arlo guztietan, bereziki eraldaketa globalarekin zerikusia duten planteamenduetan, eta migrazioaren desafioari ikuspegi komunitario batetik erantzutea.


ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

LABe – Digital Gastronomy Lab, martxan da

LABe – Digital Gastronomy Labek, digitalizazioaren eta teknologiaren bidez, aukerak eta erronkak sortzeko espazio bat osatzen du gastronomia sektorean jokatzen dutenentzat, pertsonak prozesuaren erdian kokatuz.

Jakin gehiago

Gizonok ezin ditugu eskuak garbitu

Conciliación y corresponsabilidad. Ésas son las dos palabras clave. Porque, muchas veces, parece que la conciliación se concibe como un instrumento para que la mujer pueda compatibilizar su vida laboral y la asunción en exclusiva de las responsabilidades familiares. Corresponsabilidad entre hombre y mujer.

Jakin gehiago

Gipuzkoak erronka eta aukera berriak identifikatu ditu kontziliazio eta berdintasunaren arloan

El análisis en profundidad realizado en el tejido empresarial de Gipuzkoa, ha contado con diferentes técnicas de investigación, en las que ha participado un importante número de actores, y que han contribuido a su vez a la definición del estado actual de la igualdad y conciliación en Gipuzkoa, así como la importancia de la Administración Pública a este respecto

Jakin gehiago

Gipuzkoako enpresek hobekuntza tarte handia aurkezten dute berdintasun eta kontziliazio arloetan

Se ha realizado un estudio que integra diferentes técnicas de investigación e involucra a través de la participación en debates y encuestas a la opinión pública para determinar la situación actual y definir las medidas de Igualdad y Conciliación del futuro.

Jakin gehiago

Kontziliazio kongresuak 30 urte barru?

Crownclusiones de la mano de Virginia Imaz, Oihulari Klown. Mensajes, consecuencias y conclusiones del congreso de Igualdad y Conciliación

Jakin gehiago

Zer egingo dugu Gipuzkoan hurrengo 10 urteetan?

Markel Olano explica el proyecto Etorkizuna Eraikiz

Jakin gehiago

Norantzako eboluzioa dute mugikortasun jasangarriak eta energia metatze sistemek?

Esta estrategia persigue convertir a Gipuzkoa en referente industrial en movilidad eléctrica y almacenamiento de energía para 2015, para lo que se recogen diversas líneas de acción e iniciativas de promoción empresarial, emprendimiento, innovación y atracción de inversiones, entre otros.

Jakin gehiago

Industriaren garapena eta mugikortasun jasangarria Gipuzkoarentzako aukerak

Esta estrategia persigue convertir a Gipuzkoa en referente industrial en movilidad eléctrica y almacenamiento de energía para 2025, para lo que se recogen diversas líneas de acción e iniciativas de promoción empresarial, emprendimiento, innovación y atracción de inversiones, entre otros.

Jakin gehiago