Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Hi Gazte! Lehiaketaren sari banaketa

Hi Gazte! Lehiaketaren sari banaketa

Euskara

Nerabeek euskaraz sareratutako ikus-entzunezko onenak saritu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Hamabi hilabetez lurraldeko sei ikastetxetako 300 bat ikaslek formazioa jaso dute ikus-entzunezkoen sorkuntzan, gero beren lanak sortu, ekoiztu eta sareratu ahal izateko.

Nerabeak ikus-entzunezkoen testuinguruan euskaraz aritzeko sustapen dinamika esperimentala abian izan da joan den urtebetean Gipuzkoan, Gazteak euskaraz etorkizuna eraikiz izenburupean, eta gaur goizean Tabakalerako 2deo laborategian egin dute ekimen honetako sari banaketa. Hamabi hilabetez lurraldeko sei ikastetxetako 300 bat ikaslek formazioa jaso dute ikus-entzunezkoen sorkuntzan, gero beren lanak sortu, ekoiztu eta sareratu ahal izateko.

Lehiaketara aurkeztutako 21 proiektuetatik sei saritu dituzte gaurko ekitaldian. Horien guztien artean garaile izan da Ordiziako Jakintza ikastolako Kirol arropa etorkizunean lana, 2.  saria Oñatiko Zuazola-Larraña BHIko gaztetxoek jaso dute Hezkuntza etorkizunean bideoagatik eta 3.a, berriz, Tolosako Herrikide ikastetxeko ikasleek, Etorkizuneko komunikazioa lanagatik. Halaber, euskara saria, grabazio eta edizio onenaren aipamena, eta publikoaren saria lortu dituzte, hurrenez hurren, Zuazola-Larrañako Gipuzkoa garapen jasangarrirako bidean, Jakintza Ikastolako Etorkizuneko garraioa eta Zuazola-Larrañako Hezkuntza etorkizunean proiektuek.

Aitortza honetaz gain, ikas-bidairako diru-laguntza jaso dute guztiek, Gipuzkoako jarduneko diputatu nagusi Markel Olanoren, Hizkuntza Berdintasuneko jarduneko zuzendari Garbiñe Mendizabalen eta 2deo laborategiko arduradun Iban Arantzabalen eskutik.

Diputatu nagusiak egitasmo pilotu honen “irakurketa oso positiboa” egin du eta, parte-hartzaile eta irabazleak zoriontzeaz gain, jakinarazi du Gipuzkako Foru Aldundia dagoeneko datorren edizioan ari dela lanean, sariketa lurraldeko ikastetxe guztietara zabaldu asmoz. Gazteek beraien aisialdian “gehien kontsumitzen dituzten edukiak” ikus-entzunezkoak izan da, “euskararen erabilera bermatzeko hil ala biziko gaitzat” hartu du nerabeak alor honetan formatzea eta euskaraz aritzera animatzea.

Olanok gogorarazi duenez, 2deo laborategia martxan jartzeko garaian egindako ikerketak “hainbat datu kezkagarri” azaleratu zituen. Esaterako, gaztetxoek ikusten dituzten eduki guztietatik, 10etik 7 gaztelaniaz dira, 2 euskaraz eta 1 ingelesez, eta erdiek diote ez du inoiz ETB-1 ikusten. Gainera, arrakala eta ezberdintasun handiak daude eskualde eta herrien artean.

“Pantaila eta ikus entzunezko edukiak oinarrizko bilakatu diren paradigma honetan, oraingo haur eta gazteen ikus entzunezko erreferente eta erreferentziak ez badira euskarazkoak, zaila izango da euskarentzako etorkizunik egotea”, ohartarazi du diputatu nagusiak, eta horregatik dei egin die bertan bildutako ikasleei sariketa honetan erakutsitako “sormena euskararen aldeko energia” bilakatzeko, sareetan eta eguneroko jardunean euskara erabiliz eta ikus-entzunezkoak euskaraz sortuz.

Euskara Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Jakin gehiago

2deok ateak ireki ditu

Tabakaleran kokatzen den euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiak eta Etorkizuna Eraikiz ekimenak aurreikusten dituen sei erreferentziazko zentroetako bat ireki da.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Ikus-entzunezko britaniarren joerak

Garazi Goia, experta en estrategia audiovisual y con amplia experiencia en el mercado televisivo anglosajón, ha hablado sobre las tendencias de los contenidos audiovisuales británicos y las oportunidades de los producidos en euskera.

Jakin gehiago

Zein dira euskarazko ikus entzunezko edukien aukerak?

Telebista publikoak ikus-entzunezkoen aro digitalean: zein erronken aurrean aurkitzen dira?

Elena Puigrefagut Europako telebista publikoen elkarteko (EBU) teknologia eta berrikuntza arduraduna da. Telebista publikoak ikus-entzunezkoen aro digitalean: zein erronken aurrean aurkitzen diren eta horrek edukien sorkuntzan nola eragiten dien.

Jakin gehiago

JarriON, euskarazko ikus-entzunezkoen chromecast-a.

Luistxo Fernandezek JarriON euskarazko ikus-entzunezkoen chromecast-a aurkeztu du. JarriON

Jakin gehiago

Gipuzkoako nerabeen ikus-entzunezko kontsumo ohiturak

Ainhoa Fernandez de Arroyabe EHUko ikerlariak Gipuzkoako nerabeen (12-16) ikus-entzunezko kontsumo ohiturei buruz egindako azterketen emaitzak azaldu ditu.

Jakin gehiago

Nerabe-istorioekin nola asmatu?

Ingvill Marie Nyborg ekoizle norvegiarra, Skam telesail entzutetsuaren sortzailea eta haren aurrekaria izan zen Mia telesail arrakastatsuaren ekoizlea