Atzealdea

Internet gurean gelditzeko etorria da, egunerokoa erraztea helburu

 

Internet gurean gelditzeko etorria da, egunerokoa erraztea helburu

Ekonomia

1969an lortu zen lehen aldiz bi ordenagailu elkarren artean konektatzea. Ia 50 urte beranduago, internetek dena aldatu du, komunikatzeko eratik hasita, gure bizi izateko modura arte.

Etxeak, enpresak, banketxeak, ospitaleak… interneten beharra, eta ondorioz, menpekotasuna erabatekoa da.

Gaur, etorkizuna ez da internet edukitzea, izateari uko egitea baizik…

Etorkizunerako prest egotea. Datozkigun erronkak antzematea. Eta hauei aurre egiteko modu ezberdinak diseinatu eta irtenbide errealak aplikatzea, hori da Etorkizuna Eraikiz.