Atzealdea

Alkatea Irungo auzoetan

 

Alkatea Irungo auzoetan

Gobernantza

Pedro Alegreren hitzaldia I.go Partaidetza Kongresuan

Alkatea auzoetan: Ariketa honek partaidetza, konpromisoa, eta gardentasunean eta kontu ematean oinarritutako kudeaketa uztartzen ditu.

Irun – Alkatea auzoetan: Ariketa honek partaidetza, konpromisoa, eta gardentasunean eta kontu ematean oinarritutako kudeaketa uztartzen ditu. Hilero, alkateak hiriko 17 auzoetatik bat bisitatzen du, proposamenak eta eskaerak jasotzeko. Horien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertzen da ondoren, gauzatuko diren ala ez argituz (eta ezezkoa baldin bada, arrazoituz). Udalaren web orrian konpromiso horien betetze mailaren inguruko informazioa ematen da. Lehen edizioan, 1.000 lagunek hartu zuten parte, eta 479 proposamen jaso ziren guztira. Horietatik 389 gauzatzeko konpromisoa hartu zuen udalak (% 81).