Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Nagusien elkarteetako hainbat ordezkarik parte hartu dute BiziAro jardunaldian

Zahartzea

Eztabaida publikoan adineko pertsonen parte-hartzea indartuko da AdinBerri estrategiaren bitartez

Herritarrak, adituak eta erakundeetako ordezkariak topaketa honetan izan dira adinekoei eragiten dieten politika publikoen gobernantza eredu bati buruz hitz egiteko eta aztertzeko, hiru helburu dituztela: adinekoen parte hartzearen erronka herritarrei hurbiltzea; beren beharren eta eskaeren beharrei buruz sentsibilizatzea; eta gomendio dekalogo bat prestatzea, administrazioari zuzendua, lurraldearen etorkizuna eraikitzeko adinekoek egindako eskaerei atea irekitzeko eta horiek bideragarri egiteko.

Jardunaldian 100 lagun inguru elkartu dira, adinekoen eta erretiratuen elkarteetako ordezkarien eta herri zein lurralde mailan horiekin lan egiten duten adituen artean; besteak beste honako hauetakoak: Hurkoa, Afagi, Helduen Hitza, Txoko Berri, Matiazaleak, Aspeonce, Adinkide, Beti Bizkor, Agijupens, Gure Elkartea, Aiton Borda, Goienetxe, Gurutze Gorria, Aspalgi, Plus 55, Fevas Donostialdea, Esperientzia gelak, Helduak adi, Gepe, edo Eusko Federpen.

Hainbat konpromiso landu eta eskatu dituzte gaurko jardunaldian, eta ekitaldiaren amaieran dekalogo partekatua adostu dute: presionatzen jarraitu, jubilatu guztiek pobreziaren mugaren gainetik dauden pentsioak izan ditzaten, arreta alargun eta emakumeetan jarriz; etxeko arretan eta egoitzetan lan egiten duten pertsona kopurua areagotu; erakundeek era argi, zehatz eta zuzenean komunikatu ditzatela adinduekin erlazionatutako gaiak; desiratu gabeko bakardadea ekiditeko estrategia ezartzea; adinduen inplikazioa hobetzeko, hobeto iragarri beraiei zuzendutako egitasmoak; adinduen etengabeko formakuntza bultzatu; belaunaldi arteko harremanak estutu; elkarte eta administrazio publikoen arteko erlazioa hobetu; arazoei aurre egiteko, foro parte hartzaileak sustatu; Adinduen Kontseilua bultzatu, hemen lantzen diren gaiek politika errealean eragina izan dezaten; elkarteen arteko sare solidarioa indartu; eta adinduekin erlazionatutako eragile ezberdinen arteko win-win erlazioa sustatu.

Hala, AdinBerriren barruan, ekimenak jarriko dira martxan adineko pertsonen eta gizartearen arteko ezagutzen eta esperientzien trukaketa bultzatzeko. Aldundia dagoeneko ari da erakunde barruan ildo horretan lan egiten, Mentoring egitasmoarekin, erretiroa hartzen ari diren langileen ezagutza ez dadin galdu. Boluntariotzaren arloak ere garrantzi handia hartuko du, eta adinekoen partaidetza bultzatuko da Aldundiaren erabakitzeko eta hausnartzeko esparruetan, hala nola Think Tank-ean –lan taldea gauzatzen ari den proiektuetako batek belaunaldiartekotasuna edukiko du ardatz gisa-. Ildo horretan, adineko guztiei gonbita luzatu die, hilaren 22an eta 23an egingo de Adinberri Kongresuan parte har dezaten. Zahartzeari aurre egiteko estrategia partekatzea, eta herritarren ekarpenekin “aberastea eta hobetzea” da hitzorduaren helburua.

Ondoren, parte hartzaileek, taldeka jarrita, lan saio bat izan dute eta lau gai nagusiri buruz lotutako erronkak aztertu, eta irtenbideak proposatu dituzte; honako hauek izan dira lau gai horiek: eskubideak eta betebeharrak, partaidetza, elkarteak eta zahartze aktiboa, eta gobernantza. Lehenengo multzoan aztertu dira pentsioak, arreta pertsonalizatua, informazio eskubidea eta horren bermea; bigarrenean, bakardadea eta komunitatearen garrantzia, parte hartzearen sustapena, eta gai horren inguruko prestakuntza; hirugarrenean, adinekoen elkarteen zailtasunak, administrazioarekiko harremana, eta bien arteko lankidetza eraginkorra; eta azkenik, Adinekoen Kontseilua, kolektiboari entzuteko baliabideak, eta enpresen, administrazioaren eta hirugarren sektorearen arteko lankidetza izan dira aztergai.

Zahartzea Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Adinberrik lurzatia desatxikitzea lortu du

Estatuko Portuak erakundeak Hospitalillo inguruko lurrak desatxiki ditu, zahartzearen arretarako zentro berria bertan eraikitzeko

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Suediak eta Gipuzkoak berrikuntza etorkizunerako bermea denaren ikuspegia partekatzen dugu

La directora de la agencia sueca de innovación Vinnova, Charlotte Brogren, destaca las similitudes entre los modelos de innovación sueco y guipuzcoano

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz proiektuak: Zertan gabiltza II

Son muchos los retos y proyectos ya definidos dentro de Etorkizuna Eraikiz.

Jakin gehiago

Landetako alzheimer hiria, proiektu berritzaile bat Akizen

Adinberri kongresuaren markoan, M. Francis LACOSTEren hitzaldia, Elkartasuneko zuzendaria Landetako Eskualde Kontseiluan.

Jakin gehiago

Solasean +55

Dagokien jarduera esparruetan erreferente diren senior pertsonekin solasa, beren ikuspegia, erronkak eta aukerak azaltzeko.

Jakin gehiago

Zahartze aktiborako euskal estrategia

Adinberri kongresuaren markoan, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzaldia

Jakin gehiago

Zahartzea, ikerkuntza biomedikoaren elementu gisa

Adineko pertsonei buruz hitz egiten dugunean hizpide ditugulako bizi estilo osasungarriak, heziketa eta trebakuntza, domotika eta arkitektura, enpresa eta berrikuntza, politika publikoak, zainketak eta arreta, eta, nola ez, balioak eta boluntariotza. Zahartzaroari begirada global bat. Joera nagusiak aukera eremuetan. Adinberri kongresuaren markoan, Julio Agirrezabalaga, Biodonostia Institutuko zuzendariaren hitzaldia.

Jakin gehiago

Zahartze osasungarria eta epe luzerako arreta sistema integratu baten beharra

Adinberri kongresuaren markoan, Kai Leichsenring European Centre for Social Welfare Policy and Researcheko zuzendari exekutiboaren hitzaldia.