Atzealdea

Komunitatea erreskatera

#
Kohesio soziala

Komunitatea erreskatera

KOMUNITATEA ONGIZATEAREN HORNITZAILE GISA

Ongizatearen estatuak egun duen krisi testuinguru honetan, komunitateari zeregin erabakigarriagoa emateko beharra nabarmentzen duten proposamenak lantzen ari dira, betiere komunitatea babes soziala emango duen sistematzat hartuta.

Esku-hartze komunitarioa, antolaketa eta ekintza kolektiboaren bitartez behar jakin batzuei erantzuteko metodologia. Praktika komunitario horien arrakasta bermatzeko, kontuan hartu behar dira komunitateetan ezarri nahi diren programa, proiektu, esku-hartze, etab., herritarren premiei behar bezala aurre egin ahal izateko. Beraz, ezinbestekotzat jotzen da herritarren parte hartzea, bai arazoak identifikatzeko prozesuan, bai beraien beharrekin bat datozen eskaeren formulazioan. 

Gizarte zerbitzuei lotutako ikuspegi komunitarioa. Nahiz eta gizarte zerbitzuen ikuspegi komunitarioa zerbitzuak eskaintzeko politika gisa ulertu daitekeen, betiere pertsonen inguru hurbileneko dimentsio komunitariotik abiatuta, gaur egun, aipatutako helburua betetzeaz gain, ingurumenarekiko integrazioa eta interakzioa sustatzen duen ikuspegi gisa hartzen da. 

Komunitarismoa auzotarren arteko ohiko harreman gisa. Balio komunitarioak aldarrikatzen ditu eta, halaber, auzotarren arteko ohiko harremanak berreskuratzea proposatzen du. Hau da,  gizarte postindustrialen barnean sortzen diren arazoez arduratzen da, komunitate zentzuak berezkoak dituen baloreak aldarrikatuz. Are zehatzago, planteamendu komunitaristek iraganeko hainbat balore berreskuratzea proposatzen dute, hau da, harreman mota tradizionalagoetara itzultzea.

Ondasun komunen kudeaketa Modu kolektiboan beharrei erantzuteko xedez, komunitate jakin batean sortzen diren baliabide sozialak edo harreman baliabideak aipatzen ditu. Loturen haustura eragiten dute, harreman mota premodernoen edo tradizionalen balorea eta gaur egun komunitateek eduki dezaketen papera aitortuz; beraz, beharrezkotzat jotzen da berriro aztertzea komunitateak ongizatearen sisteman duen zeregina. Horrela, ikuspegi horrek publikoa dena ulertzeko modu berri bat planteatzen du, Estatuak ondasun edo zerbitzu baten gainean duen jabetzaz harago, herritarrei publikoa dena gerturatzeko eta erantzukizun gehiago emateko. 


Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu