Atzealdea

Berdintasunerako erronka soziala

 

Berdintasunerako erronka soziala

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Teresa Torns berdintasunari eta kontziliazioari buruz

Teresa Torns-ek bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateragarri egiteari buruz hitz egin du

Lana eta familia bizitza uztartzeko ideia nahiko berria da; Europar Batasunak bere herrialde

kideek emakumezkoen enplegua areagotzeko politikak garatzeko gomendioaren ondotik

agertu zen. EBk gurasoentzako baimenak eta EAZ zerbitzuak bultzatzea aholkatzen du.

Gomendioak oihartzun handi samarra izan du Espainian. Hala, hedabideetan izandako

inpaktu errepikaria ez ezik, lege esparru espezifiko bat garatu da haren harira: 1999ko Legea,

langileen familia eta lan bizitza uztartzea sustatzekoa; 2007ko Berdintasun Legearen IV.

kapitulua, baita kontziliazioa eskubide konstituzionaltzat jotzen duten hainbat politika eta

legezko neurri ere.

Haren alde daudenek diote konponbide egokiena dela enplegua dutenen edo izatea

espero dutenen arazo nagusietako baten aurrean: alegia, lan jardunaldia eta ordutegia,

egun aintzat hartzen den denbora eta lan bakarra, beste denbora eta lan beharrezko batzuekin

bateragarri egitea, egunerokoan gutxieneko ongizate batera iritsi ahal izateko. Zehazkiago,

norberaz eta gurekin bizi direnez zaintzeko denboraz eta lanaz ari gara, familia

izaten baita etxeko eta zaintza lan hori gauzatzen den ohiko agertokia. Dena den, eguneroko

ongizaterako ezinbestekoak izanagatik, zeregin horiek aintzatespen oso txikia dute,

denbora aldetik dedikazio handia eskatzen duten arren. Horregatik, gehienbat emakumeak

izaten dira haiek egiten dituztenak. Bai beren familia delako eta behartuta sentitzen

direlako, bai emigranteak direlako eta, kasu horretan, hainbat lan egiteko premia izaten

dutelako, gehienetan baldintza tamalgarrietan. Eta horixe gertatzen da Espainian; bertan,

familiaren aldeko tradizioak eta ezkutuko ekonomiarekiko tolerantzia handiak egiten baitute

bat. Herrialde askotan krisiak murrizketa izugarriak ekarri ditu berekin ongizate politiken

arloan, eta arriskuan jarri ditu kontziliazioaren inguruan eginiko lorpen eskasak.

Ondorioz, ezinbestekoa da kontziliazioaren inguruan jaiotako mugak eta proposamenak

berrikustea, biztanle guztien eguneroko ongizatea errealitate bat izan dadin. Horretarako,

kontziliazioak emakumeen gauza izateari utzi behar dio. Lanaren eta denboraren ohiko

banaketa berrikusten jarraitu beharko da. Lanari dagokionez, enplegua ez ezik, lan karga

osoa hartu beharko da aintzat. Eta denborarekin lotuta, denbora hegemonikoaren gainean

eragina izango duten politikak eskatu beharko dira: lan jardunaldia eta ordutegia,

baita horren inguruan diren lehentasunak eta denbora erabilgarritasunak ere. Bestetik, badira

saihestu ezin diren beste gai batzuk, laneko baimenak edo EAZ zerbitzuak luzatzea,

edo baterako erantzukizunaren aldeko aldarriak, esaterako. Eta borondate politikoaz eta

beharrezko gizarte adostasunez ere hitz egiten jarraitu beharko dugu.

Dokumentazioa