Atzealdea

UPV/EHUk kontziliazioaren eta euskarazko ikus-entzunezko produktuen sorkuntzaren erronkari helduko dio

#

UPV/EHUk kontziliazioaren eta euskarazko ikus-entzunezko produktuen sorkuntzaren erronkari helduko dio

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Etorkizuna Eraikiz programa eta elkarren artean sinatutako hitzarmenaren ikerketa lerroak aurkeztu dituzte

Elkarlanean ekingo die eremu pertsonalean eta laboralean berdintasuna eta kontziliazioa biltzen dituzten ikerketa lerroei, alde batetik, eta nerabeen ikus-entzunezkoen kontsumoari, bestetik.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak bereziki nabarmendu eta eskertu du Gipuzkoako Diputazioak Unibertsitatearengan jarritako konfiantza. “Euskal Herriko Unibertsitatea Gipuzkoako unibertsitate publikoa da, unibertsitate gipuzkoarra, eta lurraldearen etorkizuna berea balitz bezala hartzen du”, aipatu du geroago.

 

EHUk datozen hilabeteetan egingo duen ikerketak, lurraldeko enpresen erradiografia erreal bat erakutsiko du genero berdintasunaren arloan eta kontziliazioari dagokionean. Ikerketan horrek, baita ere, erantzunkidetasunean  oinarritutako txosten bat jasoko du. Praktika onen araketa egingo du Europa mailan, erantzunkidetasunerako eta kontziliaziorako balizko gogoeta eta analisia eta oinarri ekonomikoak ere jasoko ditu.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EHUren artean adostutako bigarren lan-lerroa 12 eta 16 urte arteko nerabeen sareko ikus-entzunezkoen kontsumo ohiturak ikertzean datza. Ikerketa horrek jasoko ditu, baita ere, sarean zabaltzeko, nerabeek sortzen dituzten edukien sormena eta tipologia. Bilakaera teknologikoarekin, ikus-entzunezkoen sormenak eta kontsumoak iraultza izaten ari dira eta orain artean kontsumitzaile soila zena, orain sortzailea eta zabaltzailea ere bada. Ikerketa honek, Europa mailan araketa egin eta praktika onak eta arrakastatsuak jasoko ditu, hizkuntza gutxituetan sortutako ikus-entzunezkoen edukien ekoizpenaren inguruko etorkizuneko ikerketei begira.

 

Gaur aurkeztu diren lerroak 2016ko hirugarren lauhilekoan jasotako eginkizunen baitan daude baina, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EHUren artean sinatutako hitzarmena lan ildo iraunkorra izateko nahiarekin jaio da, Gipuzkoako elkarte eta pertsonen garapenerako garrantzitsuak izango diren proiektu eta arloen ezagutza iturri  izan dadin.

 

Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu