Atzealdea

Ongizate-estatuaren krisia Europan

#
Elkarbizitza

Ongizate-estatuaren krisia Europan

Ongizate estatua II. Mundu Gerraren osteko garaian eratuz doa, kolektiborik kaltetuenei zuzendutako gizarte prestazioen bidez gizarteko desberdintasunak arintzeko beharrari erantzuteko

2008an hasitako finantza krisiak, emanaz joan diren eraldaketa sozialez eta berriak diren arrisku sozialen sorreraz gain, Ongizate Estatuak okerrerantz egitea ekarri duen ziurgabetasun testuinguru bat eragin du. Beharrezkoa da Ongizate Estatuaren berregituraketa.

Europako ongizate-estatua, horren definiziotzat hartuta “bizi-baldintzak hobetzea, herritarrei babesa ematea eta bizi-ziklotik eta aukeren ziklotik eratorritako arriskuen aurrean beraien arteko berdintasuna lortzea helburutzat duten gizarte-politiken hornitzaile diren instituzio estatalen multzoa” (Moreno et al. 2014:9), Bigarren Mundu Gerraren osteko garaian doa eratzen, kolektiborik kaltetuenei bideratutako gizarte prestazioen bidez gizartean dauden desberdintasunak arintzeko beharrari erantzuteko.

 

Ongizate-estatuen sorrera azaltzeko zenbait teoria daude, eta horien artean nabarmentzen dira honako hirurak: 1.) teoria funtzionalistak, horiek diotenaren arabera, ongizate estatuak industrializazioaren emaitza dira; 2.) botere-baliabideen teoria, zeinaren arabera gizarte-klaseen arteko gatazkaren emaitza izan ziren; eta azkenik, 3.) teoria instituzionalista, zeinak dioen instituzio burokratizatu handiak dituzten estatu zentralizatuak ongizate-estatuen garapena bultzatzeko esparru ezin hobea zirela.

 

Gisa horretan, ongizate-estatuaren garapena fase desberdinei lotuta geratzen da, eta horien artean, Taylor-Gooby (2000) ikertzaileak hauek bereizten ditu: 1) Urrezko Aroa (1945-1975), Europako ongizatezko kapitalismoaren goraldi handienaren fase gisa ere ezagutzen dena; 2) Zilarrezko Aroa (1967-2007), korronte neoliberalek desegiteko helburuz egindako presioen aurrean eraldatuz joan zen garaia; eta 3) Brontzezko Aroa (2007-gaur egunera), 2008an hasitako krisialdi finantzarioak ezaugarritua, eta ongizate-estatuen garapenaren prozesuan mugarria ezarri zuena, horren aurrekoa eta ostekoa bereiziz, eta bere etorkizuna auzitan jarriz.

 

Krisialdi ekonomiko horrek, eta horrekin batera gizarte-eraldaketek, gizarte modernoaren garai postmodernorako trantsiziotik eratorritako arrisku sozial berrien sorrerak, eta gero eta erabakigarriagoa den globalizazio ekonomikoak ziurgabetasun testuinguru bat eragin dute, eta bertan ongizate-estatuak endekapen nabarmena izan du eta, horrez gain, atzerakada jasan behar izan duen bere hedapenean; beraz, beharrezkoa du berregituratzea.


Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu