Atzealdea

Gizarteak arrisku sozial berrien aurrean

 

Gizarteak arrisku sozial berrien aurrean

Kohesio soziala

LGIZARTE EUROPARREK AURREZ AURRE DITUZTE GIZARTE BAZTERKERIA EGOERAK INDARTZEN DITUZTEN ARRISKU SOZIAL BERRIAK

Globalizazioa, ezegonkortasun soziala, konplexutasun soziala, indibidualismoa eta ziurgabetasuna beste batzuen artean arrisku sozial berritzat hartzen dira gure gizartean. Joera sozial hauek emateak gizartearen ekimen komunitarioa zailtzen du baztertze egoerak emate arte.

$azpititulua.getData()

Gizarte modernoa aldi postmodernora igarotzean agertzen direnak dira arrisku sozial berriak. Hein horretan, arrisku sozial berri horien adibide garbiak dira globalizazio-prozesua, maila globalean ekonomien elkarrekiko mendekotasuna, merkantilizazioa eta finantzarizazioa.

Aurreko paragrafoan aipatutako horiek ez ezik, beharrezkoa da gogoan hartzea gizarte modernoen bereizgarria den “ezegonkortasun soziala”, izan ere, “zaila izan daiteke boluntariotzako, partaidetzako eta gisako dinamika sozialak abian jartzea”, eta horrek adierazten du pertsonek ez dutela baliagarritzat jotzen gutxieneko konpromiso-maila bat exijitzen duten proiektuetara atxikitzea.

Nabarmentzeko beste gai bat da “konplexutasun soziala”, hain zuzen, egungo gizarteetan dagoen aniztasun handiak bide eman baitiezaieke gizarte-bazterkeriako dinamikei.

Era berean, egungo gizarteak hainbat eraldaketari aurre egin behar izan dio eta horrek “indibidualismo” sentimendua sorrarazi du herritarren artean. Indibidualismoa horrek auzotasuneko lotura tradizionalen haustura ekarri du, eta are gehiago, antolamendu-forma tradizionalen ahultzea ere bai. Gainbehera horrek zaildu egiten du komunitatea eraiki edo berreraikitzea eta harreman eta egitura sozialeko forma ez hain konplexuak berreskuratzea, izan ere, Mendebaldeko gizarteen joerak indibidualizazioa eta komunitatearen desegituraketa izaten jarraitzen du.

“Ezegonkortasun ekonomikoak sortutako ziurgabetasuna” ere gizarteek aurrez aurre duten arrisku sozial berri horietako bat da. Alde horretatik, pertsonek, enpresek eta are gizarteek eurek beren gain hartzen dituzte askotan ondorio ezustekoak edo ezezagunak dituzten arriskuak. Testuinguru horrek garamatza “arriskuaren gizarteez” hitz egitera.