Atzealdea

Lidergoa, aniztasuna eta kontziliazioa eraldaketa digitalaren aroan

 

Lidergoa, aniztasuna eta kontziliazioa eraldaketa digitalaren aroan

Ekonomia

Rosa García Lidergoa, aniztasuna eta kontziliazioari buruz eraldaketa digitalaren aroan

Industria egokitzeko beharrari buruz aritu da Rosa García Siemens España-ko lehendakaria

Industria egokitzeko beharrari buruz aritu da Rosa García Siemens España-ko lehendakaria. Adierazi du merkatua goitik behera aldatu dela, eta enpresen arrakasta produktu egoki eta bezeroarentzako indibidualizatuak sortzean datzala. "XXI. mendean, ideiak denen eskura daude, eta enpresen arrakastarako, ideia horiek bezeroen beharretara egokitu behar dira", adierazi du.

Zentzu horretan, Garcíak bermatu du industria 4.0 enpresak bereizten hasiko dela. Iraultza industrial berri horrek bezeroari, produktua ez ezik, hari atxikita dagoen zerbitzu bat emateko aukera emango du. Orobat, "ezinbestekotzat" jo du enpresen arteko lankidetza sustatzea, "elkarlanean enpresei ebazpen hobeago bat emateko modua baitago". Bere ikuspuntutik, Euskadi ongi kokatua dago, Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta enpresak gauzak ongi egiten ari direlako, eta "emaitzak ikusten dira". Ayerzak ere iritzi hori azaldu du: "Industria, enpresak eta jendea dira Euskadiren aktibo garrantzitsuena".

Azkenik, Siemens España-ko lehendakariak etorkizuneko enpresaren ikuspegia azaldu du; negozio bat kultura desberdin batekin, "non pertsonak, langileak eta bezeroak baitira ardatza". Horri dagokionez, enpresak egokitzearen alde azaldu da, ordutegirik inposatuko gabe, enplegatuak loratu daitezen. "Langileak prestatzea eta motibatzea ezinbestekoa da joan ez daitezen", esan du. García amaitu du esanez horrela bakarrik, aniztasuna, berdintasuna eta kontziliazioa sustatuz, lortuko direla aro berriko enpresak.