Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Martxan da OKencasa proiektua

Martxan da OKencasa proiektua

Kohesio soziala

400 pertsona inguru parte hartzen ari dira “Okencasa” programa pilotuan

Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak bat egin dute laguntza sistema hori sustatzeko, familiartekoak etxean zaintzen dituzten pertsonei laguntzeko

$azpititulua.getData()

Euskal erakundeek “Okencasa” programa pilotua martxan jarri dute, mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiartekoei babesa emateko. Sistema berria jada abian da, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Donostiako Udalari esker. Familiartekoak zaintzen dituzten 400 pertsona inguru parte hartzen ari dira ekimen honetan. Boluntarioak lortu eta ezinbesteko tresnak garatu ondoren, jada aplikatzen ari dira sistema hau.

Proiektu honi esker, formazioaren, antolakuntzarako tresnen, laguntza psikosozialaren eta abantailen eraginkortasuna frogatuko da beraien familiartekoak zaintzen dituzten pertsonei babesa eta laguntza emateko diseinatu diren zerbitzuetan. Horri esker, autozaintza hobetuko da eta, ondorioz, ematen duten arretaren kalitatea ere. Gaur egun, menpekotasunen bat duten 28.729 adinekoen % 80k arreta etxean jasotzen du, horien artean 23.000 inguru adineko pertsonak dira. Eta horietatik % 63k beraien familiartekoen eskutik jasotzen dute ia esklusiboki.

Ekimen honen aurkezpena Markel Olano diputatu nagusiak, Gizarte Politika Saileko sailburuorde den Lide Amilibiak, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Iñigo Kortabitartek egin dute. Azken hori da Gipuzkoako Zerbitzu Soziosanitarioarekin batera landu den ekimen honen sustatzaile eta arduraduna.

"Era berean, adineko pertsonen % 80 baino gehiagok laguntza beraien etxeetan jaso nahi duenez, Aldundia beharrezko zerbitzuak sustatu eta indartzen ari da hori lortzeko, eta adineko pertsonei kalitatezko arreta eskaini ahal izateko. Hala, beraien etxeetan ahalik eta denbora gehien egon ahalko dute", nabarmendu du diputatu nagusiak eta gehitu du, neurri horien artean, “OKencasa” dagoela, "Adinberri diru-laguntzen 15 onuradunetako bat".

Kortabitartek azaldu du ekimen hau pasa den urteko irailean abiarazi zela sistema hau frogatzeko boluntarioak lortuz. Guztira, 210 boluntario lortu zituzten. Hilabete hauetan, familiekin lan egiten hasteko ezinbestekoak diren tresna, metodologia eta prozesuak garatu ahal izan dituzte. Laguntza sistema honen sarrera gailu mugikorretarako aplikazio bat da, Zaindoo izenekoa.

Zaindoo aplikazioari esker, zaintzaileak bere egoera ebaluatu dezake eta, besteak beste, bere egoera, bere osasun fisiko eta emozionala, edo zaintza horren gainkarga hori ebaluatu ahalko ditu. Hortik aurrera, plan pertsonalizatu bat eratuko da, une gogorretan laguntzeko, prestatzen laguntzeko eta, hala, bere baldintzak, bai eta menpekotasuna duen familiartekoarenak, hobetu egingo dira. Era berean, aplikazio hori erabili ahalko dute familiako beste kideren batekin koordinatzeko, edo espezialistekin zainketari buruzko zalantzak argitzeko eta eguneroko erronkei nola aurre egin ikasteko.

Kohesio soziala Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Kohesio eta aktibazio inklusiborako proiektuak

Modelos, herramientas e iniciativas desarrolladas para hacer posible un mejor diseño social

Jakin gehiago

Gizarte egoera ahulean enplegua

Abordaje de las principales estrategias para generar oportunidades de empleabilidad con las personas en situación de vulnerabilidad social, teniendo en cuenta el comportamiento del mercado de trabajo.

Jakin gehiago

Gizarte esklusioan daudenentzat arreta

En Gipuzkoa se está llevando a cabo un intenso proceso de mejora de este ámbito de acción que incluye la necesidad de reordenar el mapa de servicios y de redefinir el modelo de atención dándole centralidad a la mejora de la calidad de vida de las personas en situación de exclusión.

Jakin gehiago

Elkar-EKIN. Sistema elkar lanean eraikiz

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Deustuko Univertsitateak Elkar-EKIN: foru arlo edo bigarren mailako arreta, udal arlo edo lehen mailako arreta eta hirugarren sektoreen arteko GipuzkoaLab-en elkar eraikuntzarako eta elkar lanerako eremua sortu dute.

Jakin gehiago

ElkarEkin jardunaldi irekiera

Elkar EKIN programako Landuz gizarteratze ildoko onuradunekin topaketa izan du diputatu nagusiak. Elkar EKIN programaren balantzea.

Jakin gehiago

50 eragile publiko eta pribatuk baino gehiagok babestu dute Elkar-EKIN plana

Elkar-EKIN LANEAN estrategia: Enplegagarritasun eta aktibazio inklusiboaren estrategia 2018-2022» kongresua izan da, gaur goizean, Tabakaleran

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Komunitatea eta berrikuntzaren inguruan solasaldia

Joan Subirats, director del Instituto de Gobierno y Políticas Públicas (IGOP) en la Universidad Autónoma de Barcelona, y Fernando Fantova (consejero social).