Atzealdea

Sormenerako eta berrikuntzarako espazioak eraikitzen

 

Sormenerako eta berrikuntzarako espazioak eraikitzen

Gobernantza

Etorkizuna Eraikiz kongresuan Mickey McManus-en hitzaldia

Bere hitzaldian, McManusek hizpide izango ditu pentsamolde berriak sortzeko moduak, geure ingurunea birdiseinatzekoak eta sortu eta berritzeko lantalde eta prozesuen dinamika, geure etorkizuna eraikitzerakoan

Mickey McManus ikerlari gonbidatua da mundu mailan software espezializatua garatzen espezializatutako Autodesk enpresan, eta aholkulari nagusia da BCG berrikuntzako aholkularitza globalean. Hamar patente ditu erregistratuta, gauzen internetaren, automobilgintzaren eta zerbitzuen alorrean. Eta‘Trillions’ liburuaren egilekidea da. Sari ugari jaso dituen lan horretan azaltzen da nolakoa izango den interneten eta gailu mugikorren etorkizuna eta zer harreman izango dugun teknologia horiekin.

Bere hitzaldian, McManusek hizpide izango ditu pentsamolde berriak sortzeko moduak, geure ingurunea birdiseinatzekoak eta sortu eta berritzeko lantalde eta prozesuen dinamika, geure etorkizuna eraikitzerakoan. Berrikuntza ez da berez gertatzen den gauza bat. Horretarako espazioak sortzea ezinbestekoa da. Lan-forma berriak, ingurune berriak eta pentsatzeko egitura berriak sortzeko balioko duten espazioak, hain zuzen ere. Amaitzeko, talde-ariketa bat proposatuko digu, pertsonek eta gure erakunde eta enpresek aurrean ditugun erronkak proiektatzeko, azken finean horiek direlako Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak.