Atzealdea

Berdintasuna eta Kontziliazioa proiektua, Aldundiaren sustapena

 

Berdintasuna eta Kontziliazioa proiektua, Aldundiaren sustapena

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Legealdi hasieratik, kontziliazioaren esparruan lurraldeko enpresekin mantendu den lankidetza estua balioan jarri du Miren Elgarrestak

Etorkizuna Eraikiz ekimenaren aterkipean hainbat esperientzia abiarazi dituzten hogei bat enpresei eskerrak eman dizkie foru zuzendariak izan duten anbizioarengatik, euren enpresetan berdintasunaren eta kontziliazioaren alde eginiko apustuarengatik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Berdintasuna eta Kontziliazioa topaketak gaur Tabakaleran lurralde osoko 150 enpresa eta erakunde baino gehiagotik etorritako 250 ordezkari inguru batu ditu. Enpresen arteko elkarrizketa irekia eragin du topaketak, kontziliazio erantzunkideak aurkezten dituen aldaketa eta aukerei buruzkoa.

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak ireki duen jardunaldiak bi adituren hitzaldiak izan ditu: Elin Kvande, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Institutuko soziologoa eta Alexis Serra, Kataluniako Generalitateko Ordutegien Aldaketarako Bultzada ekimenaren sustatzailea. Hainbat mahai-ingurutan Gipuzkoako enpresa ehunaren  ordezkaritza zabal batek ere hartu du parte, hala nola, Aspegi, Ikerlan, Matz Erreka, Askora edo Matia Fundazioa bezalako enpresak; berdintasuna sustatzerako orduan izan dituzten esperientziak eta pilatu duten ezagutza partekatu dutelarik.

Legealdi hasieratik, kontziliazioaren esparruan lurraldeko enpresekin mantendu den lankidetza estua balioan jarri du Miren Elgarrestak, Berdintasunerako Organoaren zuzendariak. Hala, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren aterkipean hainbat esperientzia abiarazi dituzten hogei bat enpresei eskerrak eman dizkie foru zuzendariak izan duten "anbizioarengatik", euren enpresetan berdintasunaren eta kontziliazioaren alde eginiko apustuarengatik. Aspirazio hau gainera, aretoan bildutako enpresetako ordezkariek ere partekatzen dutela nabarmendu nahi izan du Elgarrestak, eta esan du, hain zuzen, gaurko topaketak erakusten duela "gure lurraldeko enpresek berdintasuna ongizaterako eta berrikuntzarako faktore gisa" ikusten dutela.