Atzealdea

Langileen partaidetza sustatzeko bideak ikertuko ditu Mondragon Unibertsitateak

#
Partaidetza

Langileen partaidetza sustatzeko bideak ikertuko ditu Mondragon Unibertsitateak

Etorkizuna Eraikiz programa Mondragon Unibertsitateko komunitatearen aurrean aurkeztu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu du Mondragon Unibertsitatearekin Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, langileen partaidetza nola sustatu ikertzeko.

“Bertoko enpresak lurraldeari errotuta jarraitzea nahi dugu, enpresen erabakiguneak hemen jarraitzea beharrezkoa dugu, eta horretarako langileen partaidetza sustatzea da gure apustu nagusia”, esan du Markel Olano diputatu nagusiak. Foru arduradunak nabarmendu duenez, aipatutako hitzarmenari esker unibertsitateak 2016ko azken lauhilabetekoan buru-belarri dihardute esparru honetako ikerketa lerroetan sakontzen, “akademiaren ezagutza beharrezkoa dugulako etorkizuneko erronkei aurre egin asmoz martxan jarri ditugun esperientzia praktikoak jakintzaz hornitzeko”.

Mondragon Unibertsitateak ikertuko duen esparrua, langileen partaidetzarena da. Zerga-sistemaren arloan, onartze bidean da langileen partaidetza sustatzeko Foru Araua. Ekimen honek enpresa esku-aldaketetan eragitea du jomuga, onurak aurreikusten baititu saltzaile zein eroslearentzat, betiere erosleak konpainiako langileak direnean. Paraleloan, eta parte hartzaileen finantzaketa aukerak bermatzeko, foru erakundeak lan hitzarmena itxi du Elkargi eta Oinarri elkarrekiko berme elkarteekin.

Hirugarren tresna, Ekonomia Sustapeneko departamentutik helburu honetara bideratu diren ekimen multzoa da, 7,8 milioi euroko aurrekontua duena. Parte hartze ereduak sortu eta langileei euren lanean, baldintzetan eta emaitzetan eragiteko aukera emango dieten prozesuak sortzea ditu xede, pertsonak enpresan duen protagonismoa eta enpresek lurraldearekiko duten konpromisoa indartuz. “Egitasmo guzti hauen helburua gure enpresa ehuna indartu eta Gipuzkoa lehiakorrago egitea da, erabakiguneak eta talentua lurraldean sustraituz”, azaldu du Olanok.

Hemen ikusi dezakezu aurkezpenaren bideoa.

 
 

Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu