Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Etorkizuna Eraikiz

OasisLab

OasisLab

ZER LORTU NAHI DUGU?
Hernaniko eta Donostiako Herrera auzoko immigranteen kolektiboen integrazioaz eta gizarteratzeaz arduratzen den gizarte berrikuntzako proiektu bat da. Oasislabek gizarte politika inklusiboak eta immigranteen gizarteratzea sustatzeko estrategiak proposatzen ditu, hala pertsona horiei buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta estigmatizazioa hautsita.

NOLA LORTUKO DUGU?
Proiektuak ikaskuntzak sortzen eta herritarren parte hartzea sustatzen du, biztanleek, haien jatorria gorabehera, ordezkaritza izan dezaten. Horretarako, joko kooperatiboetan oinarrituriko Oasis metodologia (Brasilgo Elos Institutua) ezartzen du, zazpi faseko joko kooperatiboan oinarrituta.

ZER EKAR DIEZAGUKE?
Denbora tarte oso laburrean funtsezko aldaketak lortu dira eta taldeen kohesioa eta bizikidetzaren aldeko lankidetza mugimendu bat bultzatu duten aldaketa nabarmenak gertatu dira udalerrian. Leku baten eraldaketa sortzen da, tokikoen eta immigranteen arteko harremanak indartuta, aniztasunari besoak zabalduta eta komunitate eta lurraldearekiko atxikimendu sentimendua bultzatuta

Lotutako bideoak

  • Xenki Berho - Emanhar