Atzealdea

Kontziliaziorako aukerak eta erronkak

 

Kontziliaziorako aukerak eta erronkak

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Kontziliaziorako aukerak eta erronkak

Cristina García, UAMeko Berdintasun Unitatearen burua Kontziliaziorako aukerak eta erronkai buruz mintzatu da.

Cristina García, UAMeko Berdintasun Unitatearen burua da. Harentzat, zaintzak, eta zaintzen krisiari aurre egiteko dugu modua, dira “kontziliazioaren elementu klabea”. Zaintzen eskaria geroz eta handiagoa da; pertsonen, baliabide eta zerbitzu publikoen eskaintza, berriz, geroz eta urriagoa, eta emakume zaintzailea oinarri duen eredua “agortzeko bidean” da. Argitu duenez, Espainian biztanle bakoitzak 20 ordutik gora eskaintzen dizkie astero etxeko lanei batez beste, “hau da, Europako kopururik altuena. Estatuek zenbat eta gastu sozial txikiagoa eduki, ordaindu gabeko lana geroz eta ugariagoa da. Zenbat eta babes eta baliabide gutxiago, orduan eta handiagoa da emakumeon lana”.

Antzekoa da joera Euskal Autonomia Erkidegoan. Eustaten arabera, etxeko egitekoei egunero hiru ordu eskaintzen dizkiete emakumeek, eta ordubete eta 37 minutu gizonek. “Zaintzak lanak gehitzen badizkiegu, 3 ordu eta 45 minutuko kopurua pilatzen dute emakumeek, eta bi ordukoa gizonek. ‘Familiarismoa’-ren eredua dugu nagusi, eta horrek ez die mesederik egiten garapen pertsonalerako aukerei. Botere publikoen ardura da egoera honi buelta ematen laguntzea”, galdegin du.

Gogorarazi du gizonezko gutxik hartzen dutela eszedentzia adinekoen zaintzari aurre egin ahal izateko: “Jaiotze tasa dugu hizpide askotan eta hori oso inportantea da, baina adinekoen arretan jarri behar dugu pisua ere. Premiazko kontua da”. Garcíaren arabera, familia baimenak soldata baxuena duenak hartu ohi ditu, eta horrek “lan merkatuko genero arrakala areagotzen duen zirkulu kaltegarria dakar. Indarrean dugun ereduak desberdintasunak ditu oinarri, eta emakumeen ardura gisa erreproduzitzen du zaintza”, amaitu du. 

 

Dokumentazioa