Atzealdea

Participación política en las votaciones populares suizas

 

Participación política en las votaciones populares suizas

Gobernantza

Anja Heidelberger-en hitzaldia I.go Partehartze kongresuan

Suitzako demokrazia zuzeneko ereduaren berri eman du Heidelberger-ek. Bertan, udalerrietako % 80tan, txikietan, hain zuzen, herritar batzarrak egiten dira gutxienez urtean behin, non proiektu guztien inguruan erabaki daitekeen eskua altxatuz.

Suitzako demokrazia zuzeneko ereduaren berri eman du Heidelberger-ek. Bertan, udalerrietako % 80tan, txikietan, hain zuzen, herritar batzarrak egiten dira gutxienez urtean behin, non proiektu guztien inguruan erabaki daitekeen eskua altxatuz: “Horrek inpaktu positibo nabarmena dauka herritarren konfiantza eta asebetetze mailaren inguruan, baina egia da, esaterako, tokiko bozketa hauetan genero arrakala gainditu behar dugula oraindik”. Era berean, lau herritarren bozketa egiten dira urtean behin, herrialdearen maila instituzional guztietan, eta 50.000 sinadura biltzen badira, herritarrek edozein lege aldaketaren inguruan bozka dezakete. 

 Azken ekimen horiek hedabideen arreta pizten dute. “Eztabaida handia pizten da gaien inguruan, hala nola pentsioen erreforma eta etorkinen integrazioaren inguruan. Inportantea da, bozkatzeaz harago, elkarrizketa eta eztabaida egotea. Bozketa hauetan, ez dute inoiz berdinek irabazten, Suitzan aniztasun handia dagoelako, baina egia da gutxiengoen eskubideak bermatzeko lan egin behar dugula”. Suitzan, ia gobernu guztiak koalizioetan oinarritzen dira, eta kontsentsuak lantzen dira. Horrek pisua kendu die hauteskundeei: 2015ean, esaterako, % 48koa izan zen parte-hartzea. Herri bozketetan, berriz, % 44 ingurukoa da. Suitzar adituaren esanetan, % 20ek ez dute inoiz parte hartzen, eta % 15ek, berriz, beti. Gainerakoak, gaiaren garrantziaren edo konplexutasunaren arabera aktibatzen dira.