Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Etorkizuna Eraikiz

Piztu: ZTIM bokazioak

Piztu: ZTIM bokazioak

ZER LORTU NAHI DUGU?
Debegesa Garapen Agentziak proposaturiko proiektuak, Elhuyarren lankidetzarekin, Gipuzkoako eskualdeetako gazteen artean ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ikasketen sustapena bultzatzeko, ikasleek (batez ere emakumeek) zientzia eta teknologiaren gaietan duten interes falta eta horrek haien gaietan izan ditzakeen ondorioak ikusita.

NOLA LORTUKO DUGU?
PIZTU proiektuak lau ekintza mota garatuko ditu:

  • Datuak biltzea: tokiko gazteen etorkizuneko asmoen azterketa sistematikoa egitea inkesta baten bidez; eta Stem hezkuntzaren sustapenean izandako aurrerapenak partekatzeko dinamika bat sortzea.
  • Esku-hartzea: Espazio bat sortzea, 10 eta 19 urte bitarteko gazteek modu autonomoan iker ditzaten denbora librean ZTIMekin zerikusia duten gaiak.
  • Sareen lana: eskualdeko tokiko sarea egituratzea eta definitzea Stem ikasketak sustatzeko.
  • Eredua Gipuzkoako beste eskualde batzuetara hedatzea.


ZER EKAR DIEZAGUKE?
Proiektuak Debabarreneko gazteen artean bokazio teknikoak sustatzeko modu berriak ekar diezazkiguke, pertsona gaituak izateko eta eskualdean etorkizun industriala ziurtatzeko. Gainera, proiektuak beste eskualde batzuetarako baliagarriak diren esperientzia berriak eskaintzen ditu.