Atzealdea

Komunitatearen aktibaziorako proposamen politiko estatalak

 

Komunitatearen aktibaziorako proposamen politiko estatalak

Kohesio soziala

POLITIKA PUBLIKOETATIK EGINDAKO PLANTEAMENDUAK ETA DISKURTSOAK SISTEMA KOMUNITARIOAK SENDOTZEKO

Estrategia komunitarioak indartu eta aktibatzeko helburuarekin, eredutzat hartu daitezkeen askotariko estrategiak garatu dituzte herrialde ezberdinetako gobernuek. Proposamen hauek dira: Britainiar "Big Society" delakoa, Herbeheretar "Gizarte parte-hartzailea", eta Italiar "Secondo Welfare" delakoa.

$azpititulua.getData()

Britainiar "Big Society" delakoa (2010, David Cameron) deszentralizatzean datza, boterea, ardura eta erabakitzeko ahalmena estatutik gobernuaren tokiko maila batera aldatuz eta, hala, komunitatearen eta betebehar zibikoaren zentzua elikatuko duen hiritargo aktiboa sustatuz. Paradigma honek planteatzen du komunitateek, gobernu maila lokalago edo deszentralizatuagoen bitartez, kontrol handiagoa hartzea beren aurrekontuen gainean eta ondasun eta zerbitzu jakin batzuen kudeaketaren gainean, eta gainera, komunitateko kideak izatea beren ingurune horretan bertan non inbertitu erabakiko dutenak. Deszentralizazio-proposamen honek zerikusia du boterea, funtzioak edo baliabideak kontrol zentralizatutik tokian tokiko instituzioak edo komunitateak izan daitezkeen kudeatzaileen eskuetara itzultzearekin. Alde horretatik, elkarte-ehunak, boluntarioen antolakundeek, hirugarren sektore sozialak edo kooperatibismoak garrantzi berezia hartzen dute, eta beharrezkoa da, horrenbestez, komunitatea bera ahalduntzea. Hala, esan daiteke planteamendu hau hiru zutabe handitan oinarritzen dela: komunitatearen ahalduntzea, gizarte-ekintzaren sustapena eta zerbitzu publikoen zabalpena. 

 

Herbeheretar "Gizarte parte-hartzailea" (2013). Herbeheretar ongizate-estatuaren ezaugarriak izanik gastu publikoaren hazkundea, bizi-itxaropenaren luzapena eta biztanleriaren zahartze demografikoa, sostengaezina da bere jarraipena ahalbidetuko duten erreforma esanguratsuak egin ezean. Hala, proposamen honen muina da sustatzea herritarrek berek, beren arteko elkarlanaren bidez, bere gain hartzea historikoki ongizate-estatuak hornitzen zituen gaien ardura. Alde horretatik, arreta publikoa jasotzeko eskubidea soil-soilik baliatua izango da pertsonak bere kasa moldatu ezin duenean eta babes-sare informal bat ez duenean. Hau da, herritarra subjektu aktibo gisa agertu behar da gizarteari onura ekartzeko betebeharrari erantzuteko eta hala, herritar ona bihurtzeko aurre-eskakizunak betetzeko.  

 

Italiar "Secondo Welfare" delakoa lehenengo ongizate-estatua estaltzera iristen ez den eremuak osatzera letorke. Hau da, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkartzearen inguruan egituratutako gobernagarritasun-eredu bat da. Italiar proposamen honek indar bereziarekin nabarmentzen du gizarte zibilak eta hirugarren sektoreak ongizatearen hornitzaile gisa betetzen duten papera. Alde horretatik, bigarren hornidura-maila baten sorrera planteatzen du, lehendik dagoena indartuko duena, gisa horretan hortik sortzen diren zerbitzuak lehenengo welfare-a estaltzera iristen ez den eremuen osagarri izan daitezen.  

Dokumentazioa