Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
Atzealdea

Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak.

Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak.

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Lasarteko bizilagunekin esperimentu soziala egin dugu.

Egunerokotasuneko egoera desorekatuaren inguruan hausnarketa sustatu nahi dugu.

Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak da aurtengo kanpainaren leloa eta dei honekin bizitzaren eremu guztietan aldarrikatu nahi da sexuen arteko banaketa orekatua. Desberdintasuna ia oharkabean bizi dugu egunero, hain modu ohikoan maiz, konturatu ere ez garela egiten. Arretarako dei honekin, kanpainarekin batera kamera ezkutuan egindako bideo deigarri bat ere zabaldu du Aldundiak, sare sozialetan ikus daitekeena. Lasarte-Orian aurreko astean filmatutako bideoan aktore bat segurtasun agente baten planta egiten ikus daiteke, herriko kale aldapatsu bateko eskailera elektrikoetako sarbidea erregulatzen. Agente faltsu honek gizonei pasatzen utzi eta emakumeei galarazi egiten zien. Esperimentu honetan parte hartu zuten herritarren erreakzioak jaso eta kanpainari hasiera emateko bideo deigarria osatu da. Metafora moduko bat aurkeztea izan da ikus-entzunezko bitxi honen helburua eta aitzakia bezala erabili, anekdotatik harago, hausnarketa sustatzeko.

Kanpainaren muina, ordea, era guztietako datuetan oinarritzen da. Hain zuzen, datuak erabilita diputatu nagusiak berak nahi izan du Gipuzkoako egoera desorekatuaren lehen erretratua ematea eta, bereziki, lan eremuko eta kontziliazioaren esparruko datuetan oinarritu da. Hain zuzen bi arlo horietan eragin nahi da berdintasunari dagokionez, Aldundiak Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko estrategian. Iazko errenta kanpaina prestatzeko batutako datuekin eta 2016ko Euskadi mailako txostenaren datuak eskuan, mahaiaren gainen jarri nahi izan du soldaten arrakalaren gaia. Hala, 2016 urtean emakumeen bataz besteko urteko soldata 21.019 eurokoa zen eta 28.194 eurokoa gizonena. 

Aldaketarako gakoetako bat, kontziliazio erantzunkidea da. Hain zuzen, Etorkizuna Eraikiz dinamikaren ardatzetako bat da hori, bizitza laboral eta familiarraren arteko orekan eragin nahi duena, lanaren antolaketan eta kultura aldaketan eragiteko. Euskadin emakumeen %45ak murriztu ditu lan orduak seme-alabak izan dituenean eta soilik gizonen %5ak egin du. 2016ko datuen arabera, emakumeen %93k eskatu dituzte haurren zaintza burutzeko eszedentziak eta %83,2ak familia-kideak zaintzeko. 

Elkarretaratea ostegunean
Azkenik, martxoaren 8aren harira, kontzentrazioa egingo da Aldundian. Eguerdia izango da elkarretaratzea, Gipuzkoa plazan.

Berdintasuna eta Kontziliazioa Tematika duen edukia.

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA

Gizonok ezin ditugu eskuak garbitu

Conciliación y corresponsabilidad. Ésas son las dos palabras clave. Porque, muchas veces, parece que la conciliación se concibe como un instrumento para que la mujer pueda compatibilizar su vida laboral y la asunción en exclusiva de las responsabilidades familiares. Corresponsabilidad entre hombre y mujer.

Jakin gehiago

Gipuzkoak erronka eta aukera berriak identifikatu ditu kontziliazio eta berdintasunaren arloan

El análisis en profundidad realizado en el tejido empresarial de Gipuzkoa, ha contado con diferentes técnicas de investigación, en las que ha participado un importante número de actores, y que han contribuido a su vez a la definición del estado actual de la igualdad y conciliación en Gipuzkoa, así como la importancia de la Administración Pública a este respecto

Jakin gehiago

Gipuzkoako enpresek hobekuntza tarte handia aurkezten dute berdintasun eta kontziliazio arloetan

Se ha realizado un estudio que integra diferentes técnicas de investigación e involucra a través de la participación en debates y encuestas a la opinión pública para determinar la situación actual y definir las medidas de Igualdad y Conciliación del futuro.

Jakin gehiago

Kontziliazio kongresuak 30 urte barru?

Crownclusiones de la mano de Virginia Imaz, Oihulari Klown. Mensajes, consecuencias y conclusiones del congreso de Igualdad y Conciliación

Jakin gehiago

Erantzukide sareara 10 enpresa gehitu dira

Aldundiak bultzatzen duen kontziliazio erantzunkidearen aldeko sareak Laboral Kutxa, Askora eta Transportes Pesa enpresak saritu ditu

Jakin gehiago

Tolosan izan da Feminismoa 4.0: Berdintasuna, gizartea eta etorkizuna Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua

Berdintasunaren Nazioarteko Kongresua: 520 lagun elkartu ditu Tolosan eta etorkizuneko berdintasun politika publikoak diseinatzen jarraitzeko balioko du.

Jakin gehiago

Etorkizuna Eraikiz kongresua
Tabakalera. 2017/10/19

Egun bat gogoeta egiteko, esperientziak partekatzeko, besteengandik ikasteko, elkar ikusteko, prozesuak aztertzeko eta aberasteko, egitasmoak ezagutzeko... Azken finean, egitasmo guztiek dute aurrera egiten jarraitzeko egun bat.

Jakin gehiago

Genero berdintasuna EHU-ren ikuspuntutik

Encuentro con Suzanne Moll y Nekane Balluerca sobre la igualdad y la conciliación

Jakin gehiago

Kontziliazioa gizonen eta emakumeen ardura izatea nahi dugu

El asesoramiento de los mejores para elaborar el plan de conciliación con el que queremos situar a Gipuzkoa a la cabeza en políticas de igualdad