Atzealdea

Denon ekarpenak dira beharrezkoak Gipuzkoaren geroaren eraikuntzarako

#
Gobernu irekia

Denon ekarpenak dira beharrezkoak Gipuzkoaren geroaren eraikuntzarako

Etorkizuna eraikiz egitasmoa gizarte antolatuko 300 bat ordezkarien aurrean aurkeztu da

Etorkizuna eraikiz egitasmoaren bitartez erlazio diplomatikoetatik benetako lankidetzara pasa nahi da.

Herritarrek etorkizunagatik duten kezkarekin bat egin nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna eraikiz proiektuaren bitartez eta, erreminta hau erabiliz, biharko erronken inguruan gogoeta egin  eta saiakera praktikoaren bitartez ebaluatu. Iritzi publikoa neurtzeko egindako inkestek geroarekiko ardura hori agerian utzi dute eta, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok adierazi duenez, foru erakundeari dagokio “herritarrengana hurbildu, kaleko kezka horri eutsi eta irtenbide bila lanean jartzea, aurrera begira behar den bezala erantzun ahal izateko”. Horrela adierazi die gaur Etorkizuna eraikiz egitasmoa gidatzen duen Olano berak Gipuzkoako gizarte antolatuko 300 bat ordezkariri, guztiei eskua luzatu eta proiektuan parte hartzeko gonbita eginez.

 

Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan proiektua aurkeztu ostean, proiektua gizarte antolatuarekin partekatzeko txanda izan da gaurkoa, Donostian burutu den ekitaldi baten baitan. Olanoz gain, Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuak eta Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physics Centerreko presidenteak ere hartu dute hitza, eta baita lurraldean egoitza duten lau unibertsitateko ordezkari nagusiek ere: EHUko Iñaki Goirizelaiak, Mondragon Unibertsitateko Vicente Atxak, Deustuko Jose Mª Guibertek eta Nafarroako Unibertsitateko Iñigo Puentek.

 

300 gonbidatuek txiki utzi dute Tabakalerako Patio aretoa. Tartean ziren, besteak beste, Batzar Nagusietako lehendakaria, Eider Mendoza; Agirre Centerreko Juan Jose Ibarretxe; DSS2016ko Pablo Berastegui eta Xabi Paya; Gipuzkoako Bazkundeko Pedro Esnaola; Kutxabankeko Xabier Iturbe; Laboral Kutxako Txomin Garcia eta Julio Gallastegi; ADEGIko Peio Guibelalde eta Jose Miguel Ayerza; ASPEGIko Julia Fernandez; AFMko Xabier Ortueta; Indar enpresako Alex Belaustegui; CAFeko Andres Arizkorreta; ULMAko Josetxo de Frutos; MCCko Iñigo Ucin; Elkar-eko Joxe Mari Sors; ASPACEko Jose Luis Madrazo; Gautenako Ramon Barinaga; Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Itxaso Andueza; eta Etxepare Institutuko Aizpea Goenaga. Lurraldeko udalerrietako ordezkaritza zabala ere bertan izan da, Donostiako alkate Eneko Goia buru.

 

Eragile hauei zuzenduz, Etorkizuna eraikiz egitasmoaren bitartez “erlazio diplomatikoetatik benetako lankidetzara” pasa nahi duela esan du Olanok. “Bat egin nahi dugu Gipuzkoan antolatuta dauden eragile nagusietan dauden pertsona eraginkorrekin eta benetan eguneroko lanean pisuzko erabakiak hartzen ari diren horiekin”, azaldu du. “Denon ekarpenak dira beharrezkoak, eta tresna berri eta berritzaile honen bitartez bideratu nahi dugu Gipuzkoaren geroaren eraikuntza”, esan du. Azkenik, Etorkizuna eraikiz denen proiektua dela esan du eta, horregatik, eztabaida politikotik kanpo uztearen alde egin du: “Denon artean egin dezagun egitasmoa iraunkor, denboran jarraipena emanez”.

Hemen ikusi dezakezu aurkezpenaren bideo osoa. 

 

Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu