Atzealdea

Tecnuneko ikertzaileek langileen partaidetza edota ekintzailetza jorratuko dizute

#
Partaidetza

Tecnuneko ikertzaileek langileen partaidetza edota ekintzailetza jorratuko dizute

Etorkizuna Eraikiz programa Tecnuneko komunitatearen aurrean aurkeztu da

Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu du Tecnun unibertsitatearekin Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, langileen partaidetza, ikerketa bokazioa, ekintzailetza eta espezializazio maila altuko profesionalen formakuntza nola sustatu ikertzeko.

Unibertsitateak 2016ko azken lauhilabetekoan buru-belarri jardun du esparru honetako ikerketa lerroetan sakontzen, “akademiaren ezagutza beharrezkoa dugulako etorkizuneko erronkei aurre egin asmoz martxan jarri ditugun esperientzia praktikoak jakintzaz hornitzeko”

Ekitaldi berean Tecnuneko zuzendari den Raul Anton eta ikerketa zuzendariorde den Jose Maria Sarriegik ere hartu dute hitza. Programa honen eskutik, herritarrekin eta berauen etorkizun hurbileko kezka eta ardurekin konektatu nahi du Aldundiak (lana, familia, arreta, ekonomia….), “herritarron eta gizarte antolatuaren etorkizun hurbileko beharrei erantzuteko gai garen heinean biharko Gipuzkoak izango dituen erronkei aurre hartzeko gai izango garelako”.

Proiektu eta esperientzia pilotuak eremu esanguratsuetan martxan jarriko dituen ekimena da, lurraldearen eta lurraldeko pertsona eta erakundeen garapen sozial eta ekonomikoa bilatzen dituena. Etorkizuneko erronkei erantzuna eman asmoz, hausnarketa eta oinarri zientifikoko ezagutza prozesuetatik abiatzen den saiakera-hutsegite esperientzia praktikoak alegia. Testuinguru honetan, Etorkizuna Eraikizprogramarekin batera, Tecnunekin sinatu den epe luzeko lankidetza hitzarmena eta 2016rako finkatu den ikerlerroa azaldu zaizkie, unibertsitateko ikasle, irakasle, ikertzaile eta zuzendaritzako kideei.

Horrela, akordio honek dioenari jarraiki, unibertsitateak jada lanean da lau ikerketa lerro garatzen. Alde batetik, ikasleen ikerketa bokazioa nola sustatu ikertzen ari da, Gipuzkoako I+G sistema ondo prestatutako pertsonaz hornitzeko, Iñigo Gutierrezek gidatzen duen proiektuaren baitan. Susana Montes espezialitate maila altua duten profesionalen hezkuntza zuzentzen du, Gustavo Pegok ekintzailetza nola bultzatu ikertzen ari den lerroa eta, azkenik, Elisabeh Viles CIAM+eko arduraduna da, erakundeetako hobekuntza prozesuetan langileen partaidetzak nola eragiten duen aztertzen ari dena.  

Berri originala hemen irakurri dezakezu.

 


Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu