Atzealdea

Lana eta familia aukera bateragarriak dira

 

Lana eta familia aukera bateragarriak dira

Berdintasuna eta Kontziliazioa

Petter Dotterud: Norvegiako Berdintasunerako Estrategiak

Norvegiako Haurtzaro, Gazteria eta Familiaren Zuzendaritzako arduradun Petter Dotterudek, berriz, adierazi du “erakundeen maila guztiak” hartzen dituen lan esparru transbertsala dela berdintasuna

Norvegiako Haurtzaro, Gazteria eta Familiaren Zuzendaritzako arduradun Petter Dotterudek, berriz, adierazi du “erakundeen maila guztiak” hartzen dituen lan esparru transbertsala dela berdintasuna. Berdintasunaren gakoa emakumeen “independentzia ekonomikoan” kokatu du. “Lan merkatuan emakumeen parte-hartze tasarik altuenetakoa daukagu, gizon eta emakumeen enplegu tasa ia parean dago, baina emakumeen irabaziak baxuagoak dira, lanpostu ezberdinetan aritzen dira eta diskriminazioa ez da desagertu. 10etik 4k denbora mugatuan egiten dute lan eta zuzendaritza karguetan gutxiago dira”, zehaztu du.

2015az geroztk, Genero Berdintasunari buruzko Liburu Zuria dauka Norvegiak. Liburu honek txikienen hezkuntzarako neurriak finkatzen ditu, berdintasuna balore gisa azpimarratuz, “oso garrantzitsua” delako. Dotterudentzat, ongizate estatuaren jasangarritasuna ez da posiblea “emakumearen parte-hartzea” areagotu gabe, eta erakundeak, enpresak eta sindikatuak eskutik ez badoaz. “Elkarrizketa ezinbestekoa da kontziliazio arloan eskubide eta baimen politika adosteko, eta gure ongizate sistemak arrakasta edukitzeko”.

Norvegiarrak azaldutakoaren arabera, 2015az geroztik, seme-alabak dituztenek 49 asteko baimena eska dezakete soldataren %100arekin, eta 59 astera luza dezakete baimena soldataren %80arekin. Bikoteen %68k gauzatzen dute azken aukera hori. Lan Inguruneko Legeak eskubideak errekonozitzen die gurasoei lanaldi murrizturako eta ordutegi malgutasunerako. Edoskitzea diruz laguntzen da, eta 700 euro arteko laguntzak ematen dira etxeko zaintza babesteko. Eskandinaviako herrialdea izan zen aurrenekoa aitatasun kuota ezartzen, 1993an –lau astekoa-.

“Lana eta familia aukera bateragarriak dira”, adarrikatu du. “Lan merkatuan emakumeen presentzia handiagoa edukitzeko, eta zaintza lanetan gizonezkoena handitzeko dago pentsatuta gure sistema. Bizitza profesionala eta pertsonala uztartzea, konponbide malguekin, sektore pribatuan zein publikoan eta semealabak eduki ala ez, ona da herri baten ekonomiarentzat”. Erantsi du goi ikasketetan emakume gehiago daudela Norvegian, eta “hankasartzea” litzatekeela “ezagutza eta gaitasun horiei uko egitea lan merkatuan. Guztiok ateratzen diogu onura hezkuntzaren eta emakumeen partaidetzaren alde egiten den inbertsioari”.  

 

Dokumentazioa