Atzealdea

Zenbat gauza aldatu diren 10 urtetan...

#
Etorkizuna

Zenbat gauza aldatu diren 10 urtetan...

Hau irakurtzen ari zaren zuk, ziurrenik mugikorra daramazu poltsikoan, eta bertatik kudeatu ohi dituzu e-posta eta sare sozialak, partekatzen dituzu argazkiak edota irakurtzen duzu prentsa, besteak beste. Garapen teknologikoen eraginak eremu pertsonala gainditu egin du: industrian, medikuntzan, garraioan…funtsezkoa izanda. Hauek, garapen teknologikoek, gure egunerokotasuna eraldatu dute.

Mundua eta gure bizitza hain denbora gutxian hainbeste aldatuta, 10 urte barru nolakoa izango da etorkizuna?

Etorkizuna hitzak, honek nolakoa izatea nahi dugun eta zein modutan eraikiko dugun dakarkigu burura. Hori da zehazki Etorkizuna Eraikiz, guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna definitzeko eta eraikitzeko gure modua.


Nola eraikitzen ari gara Gipuzkoarako etorkizun hobe bat?

Etorkizuna Eraikiz da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak identifikatu eta horiei erantzuna ematen dien proiektua, irtenbide zehatz, benetako eta eraldatzaileekin.

Informazio gehiago
  1. Gipuzkoa taldean

    Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

  2. Gipuzkoa lab

    Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

  3. Ikertu

    Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

  4. Ikasi

    Nazioarteko truke sare bat sortu

  5. Gizarteratzea

    Ikasitako guztia gure gizartean txertatu