Gipuzkoa Elkar EKIN LANEAN

Enplegutasuna eta aktibazio inklusiboa

Etorkizuna Eraikiz proiektuak jasotzen duen bezala, "Gipuzkoa beti izan da, eta jarraitzen du izaten, lurralde txiki bat gauza handiak egiteko gai dena. Mundura zabalik dagoen lurralde bat, aktiboa, dinamikoa eta aitzindaria. Dedikazioaren, ahaleginaren, elkartasunaren, berrikuntzaren, konpromisoaren, bikaintasunaren lurralde bat. Pertsona handien eta aurrerapen handien lurralde bat. Egunero bere burua harago eramaten duen lurralde bat. Lurralde bat, garai zailetan ere altxa dena eta HAZTEN jakin duena harik eta garapen ekonomiko eta sozial on batera iritsi arte".

Eta dinamismo horretan eta garapen ekonomikokoarekiko eta sozialarekiko konpromiso horretan, Gipuzkoako Foru Aldundian lanean ari gara beraktibazio eta leihakortasun ekonomiko baten estrategia integratu bat sustatzeko, pertsonen kohesio soziala hobetuko duten kalitatezko enplegua eta gizarte politikak bilatzen dituena.

Testuinguru horretan kokatzen da jardunaldi hau, espazio bat izan nahi duena enplegotasunaren eta aktibazio inklusiboaren inguruko hausnarketarako eta analisirako, eta, orobat, aukera bat dena "Elkar-EKIN LANEAN. Enplegutasunerako eta aktibazio inklusiborako Estrategia Gipuzkoan 2018-2022" aurkezteko.

Jardunaldiak bost eremu nagusi ditu:

  • Enplegurako aukerei buruzko azterketa Gipuzkoako Lurralde Historikoan, egungo lan merkatua eta haren etorkizuneko eboluzioari buruzko azterketatik abiatuta.
  • "Elkar-EKIN LANEAN. Enplegutasunerako eta aktibazio inklusiborako Estrategia Gipuzkoan 2018-2022"ren aurkezpena. Eta, ondoren, administrazio publikoen arteko elkarrizketa, aztergai izango duena erakunde arteko lanak zer rol duen gizarte inklusibo bat lortzeko.
  • Lankidetza protokolo bat sinatzea erakundeek eta eskualde agentziek.
  • Adituen arteko elkarrizketa gizarte garapenerako garapen ekonomikoaren garrantziari buruz.
  • Azterketa: nola heldu eta zein proiektu dauden indarrean enplegutasuna eta aktibazio inklusiboa sustatzeko eskualdeetatik.
Tabakalera, Patio aretoan fletxaUrtarrilak 24
agenda

Dokumentazioa ematea

8:30

INAUGURAZIOA

9:00

AURKEZPENA

  • Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia
09:15

ELKARRIZKETAK, AUKERA BILA ENPLEGUTASUNERAKO LURRALDEAN.

  • Prospektiker, FTSI, ASLE eta Gipuzkoako Elkargoa, OPE consultores eta Fernando Consuegra.
09:30

ENPLEGUTASUNERAKO ETA AKTIBAZIO INKLUSIBORAKO ESTRATEGIA GIPUZKOAN, GAKOA MAILA ANITZEKO GOBERNATZARAKO.

  • Aurkezten du Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia.
10:30
Atsedena 11:00h
 
  • Elkar-EKIN LANEAN estrategiara atxikitzeko dokumentua izenpetzea.

GARAPEN EKONOMIKOA GARAPEN SOZIALERAKO, EDO NOLA IZAN AUKERAK EGOERA HAUSKORREAN DAUDEN PERTSONENTZAT.

  • Elkarrizketa: Marcos Muro (Enpleguko sailburuordea), Jon Igartua (Bidebarri), Juan A. Garcia, Olatz Amonarriz (Alcampo) y Joseba Zalakain (SIIS).
11:45

"SARE"AN LANEAN, ENPLEGUTASUNA ETA AKTIBAZIO INKLUSIBOA, ESKUALDEEN ARTEKO APUSTU BAT.

  • Andoni Zulaika (Beterri-Buruntza udalak), Patxi Arrazola (Oarsoaldea), Koldo Azkoitia (Debabarrena/Debagoiena) eta Felix Arrieta (Deustu).
12:30

ENPLEGUTASUNARI ETA AKTIBAZIO INKLUSIBOARI BURUZKO MAHAI-INGURUA.

13:15

JARDUNALDIAREN AMAIERA.

  • Maite Peña, Gizarte Politikako diputatua.
13:45
Luncha 14:00
 
agenda

Kongresuan parte hartzeko eserlekuak agortu dira.