Iragazi eduki-motaren arabera

Etorkizuna Eraikiz Think Tank

Etorkizuna Eraikiz Think Tank jakintza kogeneratzeko gune bat da, eta ahalbidetu nahi du Gipuzkoak bere etorkizuna eraikitzeko dituen erronkez jabetzea, erronka horiek ongi ulertzea eta, erronka horiek gainditzeari begira,  Gipuzkoako Foru Aldundiaren politikei lotuta dauden ekosistemen hobekuntza-prozesuak definitzea.

Horretarako, Etorkizuna Eraikiz-en Think Tank egitasmoaren misioa da "elkarlaneko gobernantzaren bidez ezagutza transferigarria eta aplikagarria sortzea eta horren bitartez agenda eta kultura politiko berri bat eratzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren politiken ekosistema (eragileak, edukiak eta prozesuak) modernizatu ahal izateko.