Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoaren Etorkizuna Eraikiz

Urrats handi bat etorkizun hobea eraikitzeko

Gipuzkoaren Etorkizuna Eraikiz

Gipuzkoa lurralde txikia baina, aldi berean, gaitasun handikoa izan da. Eta hala izaten segitzen du: mundura irekia, aktiboa, bizia eta aitzindaria; dedikazioz, ahaleginez, elkartasunez, berrikuntzaz, konpromisoz eta bikaintasunez betea; pertsona apartez osatua eta aurrerapen handiz moldatua; egunero-egunero mailak gainditzen dituen lurralde bat.
Garai zailetan gure burua altxatzen jakin dugu, hazkundeari eusten asmatu dugu, garapen ekonomiko eta sozial egoki batera iristearren. Eta orain erronka berriak ditugu, denon artean askatu beharreko korapiloak.

Etorkizuna Eraikiz

Nolakoa ote mundua 10 urte barru?

Mundua aldatu egin da. Gure erosteko modua aldatu da, irakurtzeko modua, harramanak izateko modua... Gure bizitza bera aldatu da. Duela 10 urte ez zegoen smartphonerik, ezta gaur zeharo arruntak diren hainbat gauza ere.

Baina irudikatu dezagun zer izango den hemendik 10 urtera. Zer izango da hurrena? Gaur egungo ikasleen % 65 gaur oraindik ez dauden lanetan arituko dira. Nola egongo dira antolatuta enpresak? Nolako zahartzaroa izango dugu? Norantz joko du industriak? Mundua eta Gipuzkoa oso azkar aldatzen ari dira, eta aldatzen jarraituko dute. Beraz, kontua ez da bakarrik etorkizuna irudikatzea, etorkizun hori eraikitzea baizik. Galdera berriak dakartzaten garaiak dira, baina, batez ere, erantzun berriak eskatzen dituzten garaiak.

Europan desberdintasun txikiena duen lurraldea izatea, gizarte, ekonomia, genero eta hizkuntza arloetan.

Gizarte Ongizatea

Handia da erronka, baina lortu egingo dugu, gizarte borrokalaria, solidarioa, konprometitua, harrotasunez betea eta, batik bat, kolaboratzailea baikara.

Gure indarguneak sendotuz, garen modukoak izanez, eraiki behar dugu etorkizuna. Horrela erdietsiko dugu jarritako helburua, eta, aldi berean, ekonomia sendo bat izango dugu, komunitatearen ongizate soziala bultzatzeko, bizi kalitatea hobetzeko eta Gipuzkoa lehiakorrago egiteko gai izango dena.