Geroa ez da bakarrik eraikiko

ETORKIZUNA ERAIKIZ, GIPUZKOARENTZAT ETORKIZUN HOBEA ERAIKIZ

Mundua ziztu bizian aldatzen ari da: nola erlazionatzen garen, zein den gure aisia, nola lan egiten dugun, nola kontsumitzen dugun… Krisi ekonomikoak, zalantzaz beteriko egoera bat gauzatu du, eta honi aurre egiteko, etorkizuneko beharrak zeintzuk izango diren aurreikustea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburua.

Gipuzkoarrok aurre egin beharko diegun erronka ekonomiko zein sozialak antzemateko eredua da Etorkizuna Eraikiz. Antzeman, diseinatu eta esperimentatzeko eredu bat. Guztion artean. Erakundeak, enpresak, elkarteak, unibertsitateak, eta Lurralde hau osatzen dugun pertsona orok. Guztion artean erabakitako etorkizunak bihur dezala Gipuzkoa bizitzeko, lan egiteko eta elkar bizitzeko Europako lekurik onenean.

Zahartzaroa, boluntariotza eredu berriak, ziber-segurtasuna, elektro-mugikortasuna, langileen parte-hartzea enpresan, 4.0 Gastronomia, euskarazko ikus-entzunezko industria, hauek dira Etorkizuna Erakiz egitasmoak erantzun emango dien erronketariko batzuk.

Markel Olano
Markel Olano
Gipuzkoako Diputatu Nagusia
  Etorkizuna Eraikiz egitasmoak politika egiteko modua aldatzeko beharrari erantzuten dio, herritarrengatik gertuago egoteko
1

Gipuzkoa taldean

Etorkizunean giltzarri izango diren proiektuak identifikatu

Erlazionatutako edukiak

Gipuzkoa Taldean hainbat lantaldek osatzen dute, eta datozen hamar urteetan Gipuzkoaren garapenerako giltzarri izango diren proiektuak identifikatu eta definitzen dituzte.

Gipuzkoako enpresa, erakunde eta elkarteetan belaunaldi berri batek hartzen ditu erabakiak. Eguneroko harremana dute lurraldearen errealitate sozialarekin, baina distantziatik bizi dute erakundearen errealitatea. Profil hori duten pertsonak murgilarazi ditugu esperimentatuko ditugun proiektuak definitu ditzaten.

Aukeratutako proiektuak Gipuzkoa Lab esperientzien laborategian esperimentatuko dira.

2016an Gipuzkoa Taldean-ek 4 arlo hauek landu ditu:

  1. Lehiakortasuna eta erakargarritasuna. Ekonomiaren eta turismoaren sustapena.
  2. Jakin eta izan. Hezkuntza, kultura eta hizkuntza berdintasuna.
  3. Ongizatea. Gizarte politikak.
  4. Lurralde iraunkorra. Mugikortasuna, ingurumena eta azpiegiturak.
2

Gipuzkoa lab

Gai errealen inguruko esperientzia errealen laborategia

Erlazionatutako edukiak

Gipuzkoa Lab esperientzien laborategia Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren muina da.

Gipuzkoa Lab-en ekarpenik garrantzitsuena duen izaera praktikoa da. Hain zuzen ere, politika ekonomiko, sozial eta kultural berriak probatzeko laborategi bihurtzen ditu Gipuzkoako enpresak.

Gipuzkoa Lab-ek proiektu pilotuak sortzen ditu enpresa jakin batzuetan, proiektu horien garapena gainbegiratzen du laborategi baten moduan, arrakasta duten esperientziak Gipuzkoan aplikatu eta partekatzen ditu eta huts egin duten probetatik ondorioak ateratzen ditu.

Hauek dira Gipuzkoa Lab-en lehenengo lau lan arloak 2016rako:

  1. Langileen parte-hartzea enpresen administrazioan, emaitzetan eta kapitalean, erakunde sustraituagoak eta etorkizunarekin.
  2. Lan bizitzaren eta familiaren arteko erantzukizun partekatua eta aukera berdintasuna sustatzea enpresan.
  3. Hirugarren sektore sozialaren garapena. Arreta ematea adinekoei eta talde ahulenei.
  4. Ikus-entzunezko bitartekoen laborategia euskaraz.
3

Ikertu

Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartuta daude ezagutza erabilgarria sortzeko

Erlazionatutako edukiak

Ikergune proiektuak Gipuzkoako 4 unibertsitateak tartean sartu ditu, ezagutza erabilgarria sortzeko Etorkizuna Eraikiz egitasmoarentzat. Euskal Herriko Unibertsitatea EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea.

Hauek dira Ikerguneren zereginak:

  1. Gizartearentzat baliagarriak eta garrantzitsuak diren galderei erantzutea.
  2. Etorkizun hurbilenari buruz ikertu eta ezagutza sortzea.
  3. Benchmarkinga. Prozesu sistematiko eta etengabea burutzea, gure praktikak eta prozesuak ebaluatu eta alderatzeko, esparru horietan buru diren antolakunde, erakunde edo lurraldeekin.
  4. Bere lanean lortutako emaitzak zabaltzea.
  5. Eztabaida eta egiaztatze foroetan parte hartzea.
4

Ikasi

Nazioarteko truke sare bat sortu

Erlazionatutako edukiak

Nazioarteratze Sistemak sare bat ezartzen du kanpoko enpresa aurreratu eta berrikuntza zentroekin. Sistema horren bidez, gure mugetatik kanpo gertatzen ari dena ikasi eta ulertu nahi dugu, gure errealitatearekin kontrastatzeko eta ikasitakoa gure testuinguruan txertatzeko.

Hauek dira Nazioarteratze Sistemaren zereginak:

  1. Lehiakortasuna eta erakargarritasuna. Ekonomiaren eta turismoaren sustapena.
  2. Jakin eta izan. Hezkuntza, kultura eta hizkuntza berdintasuna.
  3. Ongizatea. Gizarte politikak.
  4. Lurralde iraunkorra. Mugikortasuna, ingurumena eta azpiegiturak.
5

Gizarteratzea

Ikasitako guztia gure gizartean txertatu

Erlazionatutako edukiak

Gizarteratze Prozesua Etorkizuna Eraikiz egitasmoak ezarri duen gizarteratzeko prozesua da, prozesua gizartearen iritziekin elikatzeko xedez.

Hauek dira Gizarteratze Prozesuaren zereginak:

  1. Herritarrekin partekatzea Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren balioak eta laneko prozesua, gobernantza eredua, eta garatzen ari garen proiektuak.
  2. Herritarrak inplikatzea politika egiteko modu modernoago eta parte hartzaileago batean.
  3. Gipuzkoako erakunde eta enpresekin partekatzea esperientziak, horien garapena eta lortutako emaitzak.