Gipuzkoa Talk Gure ekonomiaren etorkizuna

Gipuzkoa Talk

Ekonomia gaiak ezagutzeko eta zabaltzeko foroa, Kursaal, apirilak 17 eta maiatzak 8 eta 17

Hitz egin behar dugu. Asko dugu hitz egiteko. Parketatu beharreko ezagutza dugu, argitu beharreko zalantzak eta eraiki beharreko etorkizuna. Ekonomiaren bilakaerak gure egunerokoan eragiten digulako, kezkatu egiten gaituelako eta arduraz hartzen dugulako. Horregatik, topagune bat proposatzen dizugu, gure interes bateratuentzako onuragarriena eta adimentsuena den bidean aurrera egiteko, gipuzkoar guztien interesak bermatze aldera. Egin dezagun, denborarik galdu gabe, elkartu eta hitz egin dezagun ekonomiaz. Enpresa-sare informatua, lehiakorra eta etengabe aurrera egiten duena nahi dugu. Etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest dagoen gizarte bat nahi dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak hitzaldi–elkarrizketa ziklo bat antolatu du, gogoeta gune bat izango dena, alde batetik, erreferentziako ahotsek testuinguru ekonomikoari buruzko analisia partekatzeko, eta, bestetik, erakunde publikoentzat, eragile sozioekonomikoentzat eta oro har herritarrentzat erabaki informatuagoak eta askeagoak hartzeko behar den ezagutza maila handiagoa sortzeko ekonomiak izan dezakeen bilakaera aztertzeko.

Lehenengo edizio honetan, lehenengo bi hitzaldi-elkarrizketetan, euskal enpresa eta ekonomia testuinguruan ospea duten pertsonen arteko esperientziak aurkeztu eta eztabaidatuko dira.Amaitzeko eta ekitaldi nagusi gisa, Ekonomistak Foroa egingo da, eta, bertan, Joseph Stiglitz 2001eko Ekonomia Nobel sariduna izango da.

Gipuzkoaren etorkizun ekonomikoari begira Gipuzkoa Talk

Kulsaal flecha Apirilak 17 eta maiatzak 8 eta 17
agenda

APIRILAK 17

Euskadiren ekonomia etorkizuneko erronkaren aurrean.

Pedro Luis Uriarte

Mundua aldatzen ari da. Funtsezko aldaketa baten aurrean gaude, erabat disruptiboa ekonomia digitalaren eraginez, eta Euskadi ez dago horretatik salbu. Euskadiren inguruko hausnarketa egin behar dugu berriro, zaharkituta gera ez gaitezen.

19:30ean

PREMIO ekonomistak SARIA 2017 jaso du Pedro Luis Uriartek: Banku arloan eta Eusko Jaurlaritzan egindako ibilbide profesionalagatik, gure herrialdeko ekonomiaren eta enpresa-ereduen garapenaren ikuspegi hirukoitzetik begiratuta, bai eta Euskal Herriko gizarteari egindako ekarpenengatik, Innobasque euskal agentzian egindako lanaren bitartez eta Kontzertu Ekonomikoaren sustapen eta hedapenaren bitartez.

 

MAIATZAK 8

Etorkizuneko sektore ekonomikoak: zientzia eta etorkizunaren arteko mugan

Jesús de la Fuente / Graphenea-ko CEOa Arantza Muriana / Biobide-ko CEOa

Gipuzkoako ekonomia-ehuna gogor ari da lanean egungo munduak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko. Erakundeek, enpresek eta ikerketa-zentroek elkarrekin egindako ahaleginari esker enpresa berritzaileak sortzen ari dira, punta-puntako oinarri zientifiko eta teknologikoa dutenak. Etorkizuneko enpresak dira.

19:00etan

Jesús de la Fuente. Graphenea enpresaren sortzailea da -grafeno izeneko karbonotik datorren material berria egiteko sortutako enpresa-; Europako ikertzaile-zientzialari batzuek aurkitu zituzten material horren propietateak 2004an. Gaur egun, Graphenea enpresak merkatu globalaren kuotaren % 14a du eta 25 langile ditu dagoeneko.

Aratza Muriana. Biobide-ren sortzaileetako bat eta enpresa horretako CEOa. Farmazian lizentziaduna da eta masterra medikamentuei buruzko I+G+Bn Nafarroako Unibertsitatean, eta bere ibilbide profesionalean laborategi farmazeutiko nazional eta nazioartekoentzako egin du lan. Gaur egun Biobide zuzentzen du; enpresa horrek I+G zerbitzuak eskaintzen die konpainia farmazeutiko, bioteknologiko eta kimikoei.

 

MAIATZAK 17

Norantz doa ekonomia? Garapena eta ezberdintasunen gutxitzea XXI. mendean?

Joseph Stiglitz / 2001eko Ekonomia Nobel saridunarekin

Trump-en eta populismoen garaian, aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko baten ondoren, ekonomiaren etorkizunaren inguruko zalantzak handiak dira herritarren artean. Ekoizpen-prozesuak eta ekonomia erabat eraldatzen ari direnean, desberdintasunak murrizteko beharrak jarraitzen du izaten gure gizarteen erronka handienetako bat.

Azken ekitaldi hori Ekonomisten Euskal Elkargoak urtero antolatzen eta babesten duen Ekonomistak Foroaren barruan dago.

19:00tan

Joseph Stiglitz jaunari Ekonomiako Nobel Saria eman zitzaion 2001ean ekonomista gisa egindako lanarengatik, eta baita ere globalizazioaren inguruko bere ikuspegi kritikoarengatik. Bill Clinton-en gobernuan aholkulari ohia eta Munduko Bankuko ekonomista nagusia, gaur egun irakaslea da Columbiako Unibertsitatean.

Eragileen arteko lankidetza

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Lurralde Historikoko erakunde publiko nagusiak, jarduera ekonomikoa sustatzea ezarri du lehentasunezko estrategia gisa 2015-2019 legegintzaldirako. Horretarako, ekonomia suspertzeko plan bat jarri da martxan, Gipuzkoako enpresetan lehiazko jokabideak sustatu nahi dituena, industriarekin eta gainerako sektoreekin batera gure ekonomiaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Era berean, Etorkizuna Eraikiz programaren bitartez, Gipuzkoako gizartearekin etengabeko kontaktuan, etorkizuneko Gipuzkoa eraikitzera bideratutako politika berritzaileak martxan jartzen ari da. Informazio gehiago aurkez daiteke www.gipuzkoa.eus helbidean.

Ekonomisten Euskal Elkargoa ekonomisten erakunde profesionala da, lege bidez aitortua, eta lanbide hori Euskal Herrian antolatu, ordezkatu, defendatu eta sustatzeaz arduratzen dena. Ekonomisten garapen profesionaleko arlo eta espezialitateetan antolatutako 5.000 euskal profesional baino gehiagoren elkargunea osatzen duen sarea da. Elkargoak garatzen duen lankidetzako eredu hori Euskal Herriko profesionalen elkargunea da, eta profesionalen edo elkargokideen partaidetzan eta konpromisoan oinarritzen da funtsean. Informazio gehiago aurkez daiteke www.ekonomistak.eus helbidean.

  • Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Ekonomistak
agenda
 

Izen ematea itxita dago.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.