Gipuzkoa Industry Sec 2018 Kongresua

Enpresa industrial ziberseguruak, Gipuzkoaren etorkizunerako giltzarri

Maiatzak 10 eta 11

Ba al zenekien enpresa gipuzkoarren % 84ak euren ekoizpen-ekipoak sare korporatibo edo publikoetara konektatuta dauzkatela?, eta hirutik batek aitortzen duela ziberbabes protokolo egokirik ez daukala? Halaber, enpresen % 53ak ziber erasoren bat berriki jasan izana onartu duela bazenekien? Guzti hau esanda, prestatuta al dago zure enpresa?

Etorkizun hurbilean, Gipuzkoako enpresa industrial guztiak digitalizatuta egongo dira hein handi baten. Eta zibersegurtasuna ezinbesteko tresna da berauen lehiakortasunean eta nazioartekotzean.

Zibersegurtasunaren alde egitea, zure enpresaren etorkizunaren alde egitea da, ezbairik gabe. Eta gure enpresek Gipuzkoan, ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreatua eta alor honetan espezializatutako enpresen sarea izango dituzte bidelagun.

Kursaal fletxaMaiatzak 10 eta 11

Gomendatzen dugu:

2018KO MAIATZAK 9 – 10 – 11 KURSAAL KONGRESU JAUREGIA

agenda

Bertaratutakoen akreditazioa

8:45
 

Irekiera ekitaldia

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia

9:30
 

ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialaren Gunea

Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko diputatua

9:45
 

Ongi etorri laugarren industria iraultzara

John Lyons, International Cy-ber Security Protection Alliance-ren (ICSPA) sortzailea

 
Laugarren industria iraultza da garrantzitsuena, XVIII. mendeko lehen industria iraultzaren ostean. Zer etorkizuna izango du Gipuzkoako industria sektoreak? John Lyons, International Cy-ber Security Protection Alliance-ren (ICSPA) sortzaileak azalduko digu zein diren sektorearen eginkizun zibernetiko nagusiak.
10:15
Kafe atsedenaldia11:00h
 

Europa zibersegurua, beste herrialdeen aurrez aurre

Luigi Rebufi, ECSO, European Cyber Security Organisation European Organisation for Security-ko (EOS) zuzendari nagusia eta ECSO European Cyber Security Organisation-en (ECSO) idazkari nagusi eta sortzailea.

 
Zibersegurtasunaren barne merkatuaren zatikatzea gainditu beharra dagoen une honetan, Luigi Rebufi mintzatuko da Europar Batasunaren ziurtapenaz eta estandarizazioaz -kanpoko herrialdeen ereduez bestela egindakoa-, kate horniduraren segurtasunaz eta integrazio sakonago baten beharraz.
11:30
 

Behar, zerbitzu eta ekimen publikoak, enpresa industrialen zibersegurtasuna bermatzeko

Alejandro Díez, INCIBE Instituto Nacional de Ciberseguridad de España. Enpresen eta profesionalen zibersegurtasun zerbitzuen aholkularia.

 
INCIBEren esperientziaren berri emango digu Alejandro Díezek, enpresa industrialek nola hartzen duten aintzat konektatutako ekipamenduen zibersegurtasuna, eta industriaren arloan era honetako estrategiak garatzeko zein alderdi hartu behar den kontuan. Prozesu horretan izandako arrakasta kasuak ere azalduko ditu.
11:55
 

Euskadi zibersegurtasuna sustatzeko erronkaren aurrean

Alex Arriola. SPRI Taldeko zuzendaria

Zibersegurtasuna lehen mailako erronka den heinean, erantzun sendoa behar du. Euskadiren kasuan, erakunde ezberdinak era koordinatuan ari dira lanean, lehen mailako desafio horri aurre egiteko. Testuinguru honetan, SPRI Taldeko zuzendari Alex Arriolak Basque Cibersecurity Centre-ren esperientzia ekarriko digu kongresura.

12:20
 

Negozioak sortzea eta ekintzailetasuna zibersegurtasunaren esparruan

Benjamin Haddad - ACCENTURE

 
Segurtasun zibernetikoaren esparruan eta hautabide berritzaile eta abangoardisten aditua den heinean, Benjamin Haddad mintzatuko zaigu negozioen sorkuntzaz eta ekintzailetasunaz zibersegurtasunaren esparruan.
12:40
 

Mahai-ingurua

Ainhoa Aizpuru, John Lyons, Luigi Rebufi, Alejandro Díez, Benjamin Haddad, Alex Arriola

13:05
Otordua13:45
 

Datorkigun mundua: joerak eta humanizazioa

Alex Rovira, aditua lidergoan eta antolamenduen eraldaketan zein balio sorkuntzan

 
Etorkizuna aldaraziko duten faktore batzuk aztertuko ditu, bizitzaren esparru guztietara zabalduko direnak, besteak beste arlo industrialera. Digitalizazioa, demografia, teknologia, bizimoldeak, sareak edo ekonomia, beste askoren artean, errealitate berriak sorrarazten ari dira. Produktibitateak gaur egun duen jokaleku konplexu eta aldakor honetan, auzia ez da izango zenbat baizik nola egiten ditugun gauzak; eginkizun horretan, zibersegurtasunaren aurkako erasoetatik babestuta egotea izango da enpresa bideragarri eta lehiakorren ezaugarri.
15:00
 

Eginkizun berriak, lanbide berriak

Jorge Arévalo. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordea.

 
Jorge Arévalok azalduko digu zein behar antzeman dituzten, lanbide heziketaren aldetik, zibersegurtasun industrialaren esparruan Euskadin; zein aukera ditugun behar horiei era egokian erantzuteko Lanbide Heziketaren arlotik, eta zein esperientzia garatu den bide honetan.
15:45
 

Ekoizpen ekipamendu konektatuen arduradunak

Urko Zurutuza Mondragon Unibertsitatea. Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisiaren eta Zibersegurtasunaren Ikerketa Taldearen koordinatzailea.

 
Urko Zurutuzak hitz egingo digu enpresa industrialetan sortu den egoeraz, ekoizpen arduradunek behar duten kualifikazioari dagokionez, ekoizpen ekipamenduak nahitaez konektatuta lan egin behar duten garai honetan. Halaber, enpresa industrialek eta unibertsitateak zibersegurtasunaren esparruan landu beharreko elkarlan guneez ere arituko da.
16:10
 

Cyber Range

Xabier Mitxelena eta Igor Unanue.

 
 
Xabier Mitxelena aditu bat da ekonomia digitalaren esparruko lidergo, ekintzailetasun, talentu, garapen, zibersegurtasun, berrikuntza eta negozio berrietan. Igor Unanue telekomunikazio ingeniaria da, aditua zibersegurtasun gaietan, 15 urteko esperientzia du arlo honetan. Erdi bana egingo duten aurkezpen honetan, zenbait ereduren berri emango digute, zibersegurtasun erasoak eta babesak azaltzeko, egiantzeko inguruneen bitartez.
16:35
 

Mahai-ingurua

Jorge Arévalo, Urko Zurutuza, Xabier Mitxelena, Igor Unanue

17:00
 

Ziberrerasoa denbora errealean. Zuzenean ikusi bezalakorik ez dago. S21Sec

S21Sec zibersegurtasun enpresak erakustaldi bat egingo du ziberreraso batek izan ditzakeen ondorioez, manipulazio planta adimendun batean (handling). Ziberreraso baten itxurak egingo dituzte benetako ekoizpen planta batean.

17:30
Jardunaldiaren amaiera18:00
 

Maiatzak 10

/

Maiatzak 11

Benetako kasu bat, zibersegurtasun bezero eta hornitzaileen artekoa

Serkolat (Iparlat - Kaiku Taldea) & ITS Security

Ekoizpen guneen eraldaketa digitala era seguruan egiteko estrategia.

9:00

Danobat & Enigmedia

Makina-erremintaren babesa sare industrialetan (OT), segurtasun aktiboko sistema autonomo baten bidez

9:20

ULMA & HDIV Security

Software industriala babestea Security by Design erabiliz.

9:40

AcelorMittal & CounterCraft

10:00
 

Mahai-ingurua

Serkolat, ITS Security, Enigmedia, Ulma, AcelorMittal, S21Sec.

10:30
Kafe atsedenaldia11:00
 

Arriskuak, baldintzak eta babesa

Nigel Stanley, TÜV Rheinland Group. ITren arloan aditua da zibersegurtasun eta negozio arriskuen azaterketa esparruan.

 
Nigel Stanleyk azalduko digu jabetza intelektuala babesteko arriskuen azterketa, baldintzak eta babesa gauzatzeko eragiketa kontrolaren teknologia, eta NIST edo IEC 62443 zibersegurtasun markoaren aplikazioa.
11:30
 

Kalitatea eta zibersegurtasuna egoki uztarturik

Jose Valiente - CCI. Zibersegurtasun Industrialaren Zentroko zuzendaria eta koordinazio eta komunikazio arduraduna.

 
José Valiente mintzatuko zaigu zibersegurtasun prozesua eraikitzeko esperientziez, tamaina eta arlo desberdinetako hainbat antolamendu industrialetan. Halaber, eragiketa arrisku teknologikoak kudeatzeko sistema bat gauzatu behar duten profesional arduradunek eskura dituzten tresna eta baliabide nagusiak azalduko ditu.
12:00
 

Gogoan izan beharreko arriskuak eta lege alderdiak

Joane Montero (LKS), Zuzenbide Merkantileko abokatu aditua, teknologia berrien arloan. Alberto Emparanza (EHU-UPV). Zuzenbide Merkantileko katedraduna EHU-UPVn.

 
 
Partekatutako aurkezpen honetan azalduko dizkigute, alde batetik, jarduera industrialean antzeman daitezkeen arriskuak, zibersegurtasunari dagokionez; eta, bestetik, gogoan izan beharreko lege alderdiak, enpresaren jarduera ez dadin lege auzitan murgildu.
12:30
 

Laburpena

Garikoitz Agote, Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia

13:00
Azkena13:30
 
informacion-util
agenda

Izen ematea itxita dago.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Zuzeneko itzulpena behar dut?

Eremua ez da mandatory.