Henrik D. Finsrud Norvegiako Udalerri eta Eskualdeen Elkarteko Berrikuntzako zuzendaria
 

Tokiko berrikuntzarako erronka berriak. Biharko gizartea garatzen duten eskualdeak eta udalerriak.

Finsrudek hogei urteko eskarmentua du ikerketa-proiektuak kudeatzen eta egiten, baita klusterrak eta sareak kudeatzen ere. Gainera, partaidetza-proiektu ugari koordinatu ditu, maila nazionalean zein nazioartean, sektore pribatuarekin, gobernuarekin eta herritarrekin elkarlanean. Norvegiako KSn lan egiten du,Tokiko eta Eskualdeko Agintarien Elkartean, berrikuntzako zuzendari modura.

Bere hitzaldian bere esperientzia izango du hizpide, gobernantza irekiko Etorkizuna Eraikiz ereduarekin alderatuta. Norvegiako KSren kasua azalduko du, Ongizatearen Teknologia izeneko programaren bidez. Etorkizuneko erronka batzuei ekiteko diseinatu zuten programa hori, osasunean, lan-merkatuan eta hezkuntzan arreta berezia ipiniz. Finsrudek Europa iparraldeko ongizate-estatuaren indarguneak, ahuleziak eta erronkak aurkeztuko dizkigu.

Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen TeamDay

Tabakalera 2017/10/19