Pauline Carnet PolicyLab UK-ko Ikerkuntza eta Etnografiako zuzendaria
 

Politika garapen irekia. Zer dator hurrengo?

Pauline Carnetek PolicyLab-eko etnografia- eta ikerkuntza-atalak zuzentzen ditu. Esperientzia handia du gizarte-ikerkuntzan, politikan, zuzenbidean eta etnografian, eta ikerkuntza-proiektuak zein landa-lana kudeatu ditu Erresuma Batuan eta nazioartean. Bere ikerketen ardatza gai sozialak izan ohi dira, hala nola nazioarteko migrazioak, pobrezia, enplegua eta multiataza.

Bere hitzaldian, Erresuma Batuko PolicyLab-i buruz hitz egingo du. Sormenezko espazio horretan herritarrentzako politikak eta politika irekiagoak gauzatzeko beharrezkoak diren tresnak garatzen dira. Bederatzi pertsonak osatzen dute lantaldea; tartean, diseinatzaileak, ikertzaileak eta arduradun politikoak. Diseinua eta tresna digitalak erabiltzen dituzte ekarpenak egiteko eta elkarrekin proiektu praktiko berriak eta konponbide politiko berriak diseinatzeko. Orain arte, 20 proiektu handi garatu dituzte, hainbat alorretan (etxebizitza, osasuna, lana, familia eta lana bateratzea, polizia...).

Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen TeamDay

Tabakalera 2017/10/19