01
Foru Aldundia

Kaixo, Lerain: Dagoeneko badaramagu denbora bat Gipuzkoako mugikortasunaren etorkizunari buruzko hainbat proiektu garatzen. Etorkizuneko mugikortasuna dagoeneko ikus daiteke gure errepide askotan. Epe ertaineko gure helburuetako bat da motor elektrikoa orokortzea, baina oraintxe bertan ezin dizugu aurreratu ea laguntzen programa publiko bati lotutakoa izango den. Hala ere, esan dezakegu elektromugikortasunaren eta energia efizientziaren esparruetan Esperimentazio Polo bat sortuko dugula, eta, aurki, Gipuzkoa mota horretako motorren erabilera irmoki sustatzen dituen lehen lurraldeetakoa izango dela Europan. Elektromugikortasunaren arloko Esperimentazio Poloak, gainera, lanpostu berriak ere sortuko ditu.

02
Felix Vela

Teknologia badago eta aukerak bideragarriak izango lirateke kasu hauetan: 1) Birkargarako sare zabala edukitzea. 2) Zerga desgrabazioekin sustatzea, Nafarroan egiten duten bezala. Espero dugu egunen batean ahalegin guztia egitea bi gai horiek sustatzeko. Hain etorkizun handia duen merkatu batean oso interesgarria izango litzateke erreferente izatea.

03
Eta zuk zer pentsatzen duzu?