$theme.include($top_head_include) Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
 

2DEO

2DEO, Euskarazko Ikus Entzunezko Sorkuntza Laborategia

Euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko laborategia da 2deo. Laborategi honek euskarazko ikus-entzunezkoen produkzioa eta kontsumoa emendatzea du eginkizun nagusi, eta horretarako, sortzeko testuinguru berriak sustatzen ditu, formatu berriekin esperimentatzen du eta zabalkunde bideak biderkatzen ditu.

Ikus-entzunezkoen industria da, eta bereziki aisialdiari emana dena, azken urteetan teknologiaren aurrerabideari esker gehien hazten eta bilakatzen ari denetako bat.

Baina industria mota horrek kontsumo ohiturei eta gustuei erantzuten dien arren, euskararen presentzia ikus-entzunezkoetan urrun dago egungo xedeko hartzaileen zifretatik, bereziki gazteen artean.

Ondorioz, hezkuntza sisteman euskararen erabilera sustatzeko xedean egiten den inbertsio garrantzitsua galdu egiten da aisialdiaren eta entretenimenduaren ingurunean.

Beraz, ezinbestekoa da euskal hiztunen kontsumo ohiturekin konektatzeko gai izango diren edukiak sortzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarazko ikus-entzunezkoen sorrera sustatzeko helburua finkatu du, eta xede horrekin jarri du abian 2deo, euskarazko ikus-entzunezkoak sortzeko erreferentziazko zentroa.

Helburu nagusiak dira:

  • Euskarazko edukien eskaintza eta kontsumoa sustatzea.
  • Ikus-entzuleen kontsumo ohiturekin bat datozen edukiak eta formatuak sustatzea.
  • Sorkuntza eta ekoizpen sektorearen dinamizazioan sakontzea.
  • Nazioartekotzea.

2deoren irudia

Eta bost lan ardatz hauetan lan egiten du:

  1. Identifikazioa: joerak eta aukerak ezagutzea.
  2. Sorkuntzarako inkubagailua: merkatuaren beharrei erantzuteko sorkuntza soluzio berritzaileak identifikatzea.
  3. Prototipo eta aurreprodukzioen azeleragailua: inkubagailutik edo kanpotik datozen proiektuak garatzeko.
  4. Zabalkundea: merkatuan produktu berritzaileak ikusgarri egiteko.
  5. Sektorearentzako erraztasunak: diziplina anitzen arteko elkarlana sustatzeko dinamikak sortuz.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroan dago 2deoren laborategia, talentua eta sortzaileen euskarazko ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko inkubagailua izan nahi du, proiektuan euskal ikus-entzunezko sektorearen zuzeneko parte hartzea bultzatuz eta eragile desberdinen arteko elkarrekintza eta elkarlana ahalbidetuz.

Dokumentazioa