Edukira joan
Menua ireki EU
Buscar
 

ADINBERRI

ADINBERRI, Gipuzkoako Zahartzearentzako Erreferentziazko Zentroa

Erreferentziako Zentroa eta Berrikuntza Poloa zahartzaroaren eta mendekotasunaren arretan – Pasaia

Gipuzkoako Zahartzearentzako Erreferentziazko Zentroa da Adinberri, eta Adinberri Estrategia garatzeko funtsezko elementuetako bat da lurraldeko Zahartze osasuntsuarentzako.

Zahartzen ari da munduko populazioa.

Gipuzkoan, 2031n, 55 urte baino gehiago izango dituzte biztanleen % 46,5ek.

Datu demografiko horiek bihurtzen dute zahartzea geure erronka garrantzitsuenetako bat, baina aldi berean aukera dira gipuzkoarron osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko eta kontsumo publikoari eta pribatuari lotutako jarduera ekonomikoa sorrarazteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak etorkizunari arlo honetan aurrea hartzeko eta, hainbat eragilerekin batera Adinberri, Gipuzkoan Zahartze Osasuntsurako Estrategia, eta Zahartzeari Arreta Osoa ematean espezializatuta dagoen Pasaiako Erreferentziazko Zentroa sortzeko erabakia hartu du.

Adinberri Estrategiak gure lurraldea zahartzeari arreta emateko eredu aurreratuenaz hornitzea du xede funtsezko bost euskarriren bitartez:

  • Estrategia sustatzeko eta abiarazteko ardura duen fundazioa.
  • Ekosistema sozio-sanitarioa biltzen duen klusterra.
  • Berrikuntzako agenda estrategikoa.
  • Teknologia eta Ikerketa Aplikaturako poloa.
  • Laguntza programa.

120 plaza izango ditu Pasaiako Zahartze Integralari Arreta emateko Zentroak, 21 babespeko apartamentu eta eguneko zentro bat adinekoentzat. Gainera, gisa honetako zentro bat aukera bikaina da arreta sozio-sanitarioan esku hartzen duten agenteen arteko elkarlana eta koordinazioa bideratzeko eta Gipuzkoako arlo honetako berrikuntza eta espezializazio aukerak maila gorenera eramateko.

Horretarako, industria, unibertsitatea eta esparru honetan lan egiten duten berrikuntza eragileak bilduko ditu Pasaiako zentroari benetan esperimentatzeko ingurune bat eskaintzeko.

 

Helburuak

  • Adinekoen zaintzan berritzailea izango den egoitza bat sortzea.
  • "Etxean ez bada, etxean bezala" ereduari bultzada ematea.
  • Erreferente izatea adinekoen ongizate eta osasunaren prebentzioan, zaintzan eta sustapenean.
  • Eskualdean integratuko den zaintza ekosistema bat sortzea, beste eskualde batzuetara esportatzeko modukoa.
  • Eragile izatea pasaiako Badiaren Biziberritze Planean.

 

Zerbitzuak

  • Adineko pertsonen egoitza 120 plazarekin.
  • 21 babespeko apartamentu.
  • Eguneko zentroa.
  • I+G+b eta zahartzeari buruzko prestakuntza.
  • Pasaiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoak.
  • Beste erabilera komunitario batzuk.
  • Plaza eta berdeguneak aire zabalean.
  • Aparkalekua.