Edukira joan
EU
Buscar
 

Babesik gabe diren gazteen gizarteratzea

Gizartean babesik gabe eta ahultasun egoeran diren gazteen gizarteratzea

Nerabezarotik gazte-helduen bizitzarako trantsizioan dauden gazteen gizarteratzea, pertsonen bizi zikloan gero eta gehiago luzatzen ari den prozesu bat dugu.  Familiak dira babesa eta mantenua bideratzen dutenak, eta are emantzipazio saio partzialak ahalbidetzen dituztenak ere (ikasketa egoitzak, aldi baterako bikote elkarbizitzak, lan jarduera partziala, etab…).

Hala ere, esperientziak frogatzen duenez, nerabe guztiek ez dute euskarri hori eman dezakeen familia bat, edo gatazka pertsonal askok zaildu egiten dituzte prozesu horiek.

Testuinguru horretan, erakundeak proiektu pilotu ezberdinak diseinatzen dihardute oso gatazkatsuak gerta daitezkeen trantsizio prozesu horietan neskei eta mutilei laguntzeko; esku hartzeak lagunduko die kontzientzia hartzen eta beren egoerari erantzun helduagoa ematen, baita autonomia arduratsuagoa lortzeko beharrezkoak izango diren ikaste eta esperientziei irekiagoa izaten ere.

Esku hartze eredu berri honekin esku hartze eredu pilotu berri bat diseinatu eta ezarri nahi da trantsiziorako euskarria emango duena, babes elementuak indartuko dituena eta, era berean, talde horietan maiz asko ikusten diren urrats faltsuak gutxituko dituena, hala nola amatasun/aitatsun goiztiarra, jarduera ilegalak edo guztiz marginalak diren laguntza sozialeko testuinguruak.