Edukira joan
EU
Buscar
 

Berdintasuna, Kontziliazioa eta Erantzukizun partekatua

Dena egina dagoela pentsatzea da oztopo nagusia

Enpresen, familien eta erakundeen egunerokotasunean, behingoz berdintasuna, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna izatea da edozein gizarte aurreraturen etorkizuna bermatzeko modua.

Hainbat enpresa eta erakunde gipuzkoarretan genero berdintasuna eta kontziliazioa bultzatzeko esperientzi pilotu ezberdinak burutzen ari dira. Angulas Aginaga, Bera Bera Kirol Elkartea, Ikusi (Grupo Velatia), Ikor, Alcad, Erreka (Grupo Mondragon), Askora, Alcorta Forging Group, Ulizapi erakunde publikoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundia bera dira enpresa eta erakunde horiek, eta beste hamar enpresa dinamika honetara batzeko prozesuan daude.

Bizitza familiarra kontziliatzea, erantzunkidetasuna sustatzea, eta lan esparruan genero ezberdintasunak desagerazatea dira probatzen ari diren formula berrien helburuak.