Edukira joan
EU
Buscar
 

Berrikuntza zahartzaroaren eta mendekotasunaren arretan

Erreferentziako Zentroa eta Berrikuntza Poloa zahartzaroaren eta mendekotasunaren arretan – Pasaia

Aurreikuspenen arabera, 2026an orain baino 7.000 pertsona gehiago egongo dira gure Lurraldean 80 urtetik gorakoak. 56.000 egun Gipuzkoan bizi diren 49.000ren aurrean. Geroz eta gehiago biziko garela bermatzen dute datu demografiko hauek.

Inertzia gainditzeko eta etorkizuneko erantzuna emateko aukera  dauka Gipuzkoak Pasaiako udalerrian adineko pertsonentzat erreferentziako zentro berria abian jarrita Pertsonarengan Oinarrituriko Arretarantz (POA) aurrera joatea ahalbidetuko duen arreta-eredu integral eta berritzaileagoa zabaltzeko helburuarekin. Laguntzaren kalitatea pertsonen bizi kalitatearen ikuspegitik ulertzen duen POA eredu bat non arreta pertsonalizatua zerbitzuen helburu nagusia den.

Halaber, laguntza sozio-sanitarioan parte hartzen duten eragileen lankidetzarako eta koordinaziorako, eta, teknologia sozio-sanitarioen alorrean Gipuzkoako lurralde espezializazioan laguntzeko aukera suposatzen du halako ezaugarriak dauzkan zentro batek, industria, unibertsitatea eta esparru horretan diharduten berrikuntza eragileak elkartuz eta, Pasaiako zentroaren bidez esperimentazio errealeko ingurunea eskainiz.