Edukira joan
EU
Buscar
 

Bide berdeak

Gipuzkoako bide berdeak biziberritzea

Zerbitzutik kanpo gelditu diren trenbideei dagokienez, oinezkoek erabiltzen dituzten 100 km-tik gorako bideak dauzka Gipuzkoak. Azpiegitura horiek inola ere guztiz aprobetxaturik ez dagoen baliabide bat osatzen dute; hortaz, jarduera plan bat proposatzen da Gipuzkoan bide berdeak biziberritzeko, mugikortasun iraunkor baten ikuspegitik eta tokiko baliabide turistiko eta ekonomiko gisa. Gainera, premia justifikaturik dago ondoko arrazoiengatik:

  • Mugikortasun iraunkorra premiazko tresna da klima aldaketaren aurka borrokatzeko eta Gipuzkoan ingurumen iraunkortasuneko helburuak erdiesteko.
  • GFAren estrategia turistikoaren arabera, turismo helmugak dibertsifikatzeko ahaleginak egiten dira, Donostia bezalako  guneetako jende pilaketa arintzearren.
  • Bide berdeak eskualde arteko komunikazio bideak izan daitezke eta, horien bidez, natura ingurunea zaintzea eta babestea bidera daiteke.
  • Bide berdeak eskualdeko ekonomia garatzeko elementu bat izan daitezke, eta ondorioz tokiko enplegua sortzen lagun dezakete.
  • Gaur arte ez dago inolako plan integralik bide berde horiek berrerabiltzeko eta biziberritzeko.