Edukira joan
EU
Buscar
 

Bizilagun sarea

Boluntariotza eredu berria

Boluntariotzara eta irabazi-asmorik gabeko elkarteetara lotua egon da betidanik Gipuzkoan gizarte zerbitzuen garapena. Gizarte zerbitzuen gipuzkoar eredu bati buruz hitz egin da, sektore publiko eta hirugarren sektorearen arteko elkarlan estuak definitzen duena. Gure gizarteak, bere izaera solidarioa behin eta berriz azaldu du. Bai urruneko krisietan zein gertuko beharretan. Auzolanaren kontzeptua, guztion artean beharren bat duen bizilagun bati laguntzea alegia, guztiz errotua dago gipuzkoarron DNAn. Dena dela, gizartearen zahartzea, krisi ekonomikoak, ongizate-estatuak jasaten duen presioa, eta boluntarioen profil aldaketak (formakuntza, denbora, boluntariotza elkarteekiko loturaren aldetik…), solidaritatearen eta boluntarioen papera aldatzen ari dira.

Gure Lurraldeko lau eskualdetan, bost esperientzi pilotu garatzen ari dira esparru honetan. Eremu ezberdinetan, bizilagunen arteko elkarkidetasun eta boluntariotza eredu berriak sustatzeko: adinduekin, gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonekin, landa eremuan...