Edukira joan
EU
Buscar
 

Elektromugikortasuna

Esperimentazio Poloa elektro-mugikortasunean eta energia-efizientzian

Mugikortasun elektrikoa bultzada handia jasotzen ari da gure inguruan oso faktore anitzak direla medio. Horien artean, Udalek eta Estatuek soilik errekuntzakoak diren motorrak zigortzeko, zirrenera behin betiko debekatzen diren arte, hartutako erabaki irmoa nabarmendu behar da. Aldi berean, automobilgintzako fabrikatzaileak eta osagarrien fabrikatzaileak aurrerapausoak ematen ari dira produktu efizienteagoak eskuratzeko bidean. Horrek guztiorrek agertoki ez oso urruneko bat dakarkigu, non motor hibrido eta erabat elektrikoen presentzia ukaezina baita. Hori gainera zerbitzu mota askotan eta dimentsionamendu oso anitzetan gauzatuko da: autoa, autobusak, kamioiak, itsasontziak, orgak, etab.

Klima-aldaketaren aurkako borroka horrek lehen mailako elementutzat izango ditu Smart Mobility (elektro-mugikortasuna) delakoa eta energia-efizientzia. Horretarako, ezinbestekoa da Gipuzkoako enpresa-ehunari eta ezagutzari berez dagozkion ahalmenekin bat egiten asmatzea, aldi berean, hura sektoreko dinamizatzaile izan dadin. Gipuzkoako lurraldean elektro-mugikortasunaren esparruan nazioartean lehen mailan diren markak kokatzen dira, eta beraz, egiazko ingurunetan proiektu pilotuak garatzeko gai izateak eta proiektuotan hainbat eragile txertatzeko premiak, esku-hartze mota hori garatu eta gidatzeko tresna bat sortzea gomendatzen dute: Berrikuntza Poloa Elektro-mugikortasunean.

Esperimentaziorako zentro bat sortuko da. Bertan mugikortasun elektrikoko eta energia biltegiratzeko lurraldeko ekosistemako eragileei laguntza eskainiko zaie xede horrekin lotutako produktu edota zerbitzuak testatu ditzaten egiazko ingurunetan (hiri inguruneak edota hiriartekoak). Helburua lurraldea esparru horretan erreferente modura kokatzea da, eta Gipuzkoa harekin lotutako industriaren garapenerako polo bilakatzea.

Esperimentaziorako espazio hori lankidetza-sare batek kudeatuko du. Sare hori enpresek, ezagutza eskaintzen duten erakundeek eta erakunde publikoek osatuko dute. Sare horri esker irtenbideak garatu eta baliozkotu ahal izango dira, merkatuari eta Lurraldeari so erabat.