Edukira joan
EU
Buscar
 

Euskarazko ikus-entzuneko edukiak

Tabakaleran euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzera bultzatzeko faktoria

Azkarren aldatzen ari den esparruetariko bat, ikus-entzunezko edukiena da. Ikus-entzunezko kontsumoa gero eta haundiagoa da, horretarako hainbat formatu eta kanal erabiltzen direlarik. Esparru honetan, euskarazko sormena ez da beste eremu batzuetan bezain azkar zabaltzen, irakaskuntza kasu. Etorkizuna Eraikizek nerabeen artean eginiko ikerketa batek, gazteek gelatik atera bezain pronto, hizkuntzaz aldatzen dutela jakinarazi du.

Ikus-entzunezko sektorearekin partekatutako hausnarketa prozesu baten ostean, bertan parte hartzen duten eragile guztien aldetik, lehentasunezkoa ikusten da sormena eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egitea. Horregatik, euskarazko ikus-entzunezkoen sektoreari dagokionez, euskarri eta dinamizazio egitura bat sortzea beharrezkotzat jotzen da; horretarako, Tabakalera plataforma erabiliko da, zeinak, nazioarteko izaera duen sorkuntza gune garaikide gisa, sinergiak sorraraziko dituen bertan diharduten kultura sortzaile eta eragileen artean.

  • Behatokia: aukera berriak hautematea industrian, merkatuan eta, oro har, gizartean.
  • Hautemandako aukera guztietatik lantzeko egingarrienak edo lehiakorrenak bereiztea.
  • Ideien laborategia.
  • Prototipoen tailerra.
  • Produktuak garatzea: prototipoak egitetik produkziora pasatzea.